Ez da bat ere gomendagarria ikasturtea hastea azterketa bat egiten. Irakasleak, aurreko hiruhilabetean zer geratu den lan barik (edukiak zein konpetentziak) eta berreskuratzeko modua (trinkoa lan egiten, beste gai batekin txertatuta, beste kurtsorako utzita...) jakin ondo badakielako. Beraz, agian DBHko 1.mailan izan ezik (ikastetxe desberdinetako ikasleak elkartzen dira), beste mailetan, proga hutsa egin beharrean, motibazioa pizten duen eta, aldi berean, informazio konpetentziala ematen zaigun beste jarduera esanguratzu batzuk proposatu ahal dira.
Proposamenak:
Arloko ginkhana birtuala prestatzen, oinarrizko edukiekin eta emaitzak deskargatzeko balorazio-eskala batekin lagunduta
Arazo egoera bat proposatzen: nola konponduko gara distantziak mantentzeko gure artean?, larrialdi baten aurrean, zer izango lirateke plangintzarik egokiena?, kutsatzen bagara, zeintzuk dira eman behar diren pausoak?...
Konfinamendu garaian edo udan bizi izan ditugun esperientziak partekatzeko jarduera idatziak eta ahozko azalpenak.
Konfinamenduan berriro ikusten badugu geure burua, zer motibatuko litzaiguke?
Gure burua babesteko janskera berezi bat egin behar izango bagenuke, zerez eginda eta nola diseinatuta egongo lirateke?
Nola desberdintzen dugu berri bat egia ala "fake" bat den?
Ikasturte honetako "meme" / "logo" /"lelo" itxuroso bat diseinatzeko gai gara?
Ikasgelako osasun arauei buruzko horma-irudiak egiten ditugu?
...
Egin gynkhana Google formulario baten bidez
Gynkhana bat Genialy aplikazioan
Hurrengo dokumentuan (Berritzegune Nagusia) zeharkako konpetentzien ebaluazioa egiteko proposamenak eta itemak eskuragarriak daude