Ikasturtearen hasieran elkar ezagutzeko dinamika pilo dauden arren, hemen banan banan egiteko posiblea den bat proposatzen dugu
"Izen-katea" egiten dugu
Ikas-jarduera azkarra izan behar da eta giro lasaia sortu behar du eta hainbat aldiz errepikatu ahal da, ikasle desberdinekin hasita.
Ikasle bat hasten da bere izena eta zaletasun bat ozenki esanez: "......izena dut eta ....gustatzen zait"
Hurrengoak, lehendabizi, aurrekoaren izena eta zaletasuna aipatu behar ditu, eta gero katea jarraitzen du bere datuekin
10 izen osotu arte egiten da. Gero beste kate bat hasten dugu.
Norbaitek ez badu gogoratzen, ez da ezer gertatzen, katea hasten da berriro eta kito.
Aldagaiak:
Izena esan eta gero, zaletasun bat adierazi beharrean, ikasgelako kide baten alderdi positibo bat.
Pilota bat edo hari bat gaineratuz, haien artean botatzeko.
Irudia: Piqsels