Irakaslearen ongietorria

Ikasturte berria eta berriro elkarrekin, elkarren artean hitz egiteko gogorik eta ... banan banan kokaturik, distantzia mantentzen. Hau izango da ikasturte honetako eszenatokia. Egoera honetan, irakaslearen lehendabiziko agurra , bere buruaren aurkezpena eta bere arloarena, zaintzeko beharra dugu, batez ere, Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara iristen diren ikasleena.

Azpimarratzekoa da ere, egoera aldakorra dela. Gure ikasleei ikasturtearen une garrantzitsu baten aurrean gaudela azaldu behar diegu argi eta garbi, eta, edozein aldaketaren aurrean, prest egon behar dugula elkarrekin lan egiteko, ikasteko motibazioa mantentzeko eta konpetentzia digitala hobetzeko.

Bigarren Hezkuntzako egiturak ez du errazten harrera plana modu segituan garatzea, baina tutore eta irakasleen artean lana banatzen badugu, ordutegia egokitzen, harrera on bat egin dezakegu eta, "etxean geratzeko" ere prestatuta egon.

Arloaren aurkezpenari dagokionez:

  • Diapositibez baliatu ahal izango dugu, arloa testu, irudi, argazki edo bideoekin laguntzen, modu positiboagoa eta erakargarriagoa aurkezteko (eskumean, Matematikari buruzko baten adibidea).

  • Komenigarria da ere, beste ikasturteetan egindako ikasleen ekoizpen adierazgarri bat aurkeztea.

  • Arloaren informazioa, noski, ezinbestekoa. Zer ikasiko dute, nola, ikasturtearen antolakuntza eta ebaluatzeko era, eszenatoki desberdinak kontutan harturik (aldez aurretik Mintegietan erabakiak hartuta eta programazioak bideratuta)

  • Aurreko ikasturtean izandako irakaslearen esperientzia ere zabaltzea komenigarria da (ikasleen erantzuna nolakoa izan den)