Online ikasteko prest

Zein da zure gaitasun digitala? Eta zure ikasleena? Egoera normalizatu batean, ikastetxeko plataforma digitala erabiltzen dugu ikasgelan, aurrez aurre. Agian hau da unerik egokiena ikasleei azaltzeko nola erabil dezakegun online lan egiteko ere bai. Demagun Google Suite-rekin lan egiten dugula. Oinarrizko funtzionamendua hainbat jarduerarekin batera plantea dezakegu (gune honetan horietako batzuk proposatzen dira). Horrela, ziur gaude, agertoki birtual batera igaro behar izanez gero, etxetik ikasten jarraitu ahal izango dutela.

Proposamena: Elkarrekin ikasten

Garai hauetan, talde kooperatiboetan egotea nahiko zaila dugu. Baina, teknologia digitala aprobetxatuz, elkarrekiko komunikazioa eta lana aurrera eraman dezakegu. Tresna ugari ditugu:

  • Komunikazio zuzena egiteko WhatsApp, Skype, Google Meet edo posta elektronikoa. Sare sozialak ere oso interesgarriak dira (Twitter)

  • Jarduera azkarra egiteko Padlet edo IdeaFlip

  • Lan komunak partekatzeko oso erosoak dira arbel digital birtualak (Padlet) edo ideiak ordenatzeko aplikazioak (Trello).

  • Lanak gordetzeko eta partekatzeko biltokiak: Dropbox, One Drive o Google Drive.

  • Lanen aurrerapenak kontrolatzeko, blogak edo web-orriak erabil ditzakegu.

  • "Galdera-Lehiaketa" birtualak egiteko, Kahoot bezalako tresnak

  • ...

Baina tresna digitalak ezagutzea ez da nahikoa. Trebatzeko, bakoitzarekin zerbait jarduera egitea proposatu behar diegu gure ikasleei. Sites honetako proposamen batzuetan honela plantetazten da. Beste ideia batzuk:

  • Ikastetxeko Web-orrian sartzea, informazio batzuk lokalizatzea (helbidea, kontaktua, tutorearen ordutegia, zuzendariaren datuak...) eta dokumnetu komun batean kokatzea.

  • Arloko edukin bat irakurtzea testu-liburuan eta gero "lehiaketa" txiki bat egitea guztion artean (Kahoot)

  • Ikasle bakoitzak bere portafolio digital bat irekitzea (bloga, sites) oinarrizko informazioekin

  • Trello bat bat prestatzea Sites honetan agertzen diren proposamen bat garatzeko

  • Google Drive komun bat prestatzea ikasle bakoitzak ideia bat idazteko, kolore desberdinak erabiltzen

  • Klaseko orla bat egitea, Padlet baten bidez. Itziar López irakasleak, bere web-orrian, Somos un equipo, Klaseko orla bat egitea proposatzen gaitu. Horretarako ikasleek avatar bat sortzen dute eta, klase osoak arbel digital batean partekatzen dute.

  • Eugenia Monroy irakasleak arbel birtuala erabili du ere bai esaldi positiboak eta emozioak lantzeko: Algo bueno de todo esto

  • ...

Tutorialak

Irakasleentzat (ikasleentzat ere baliogarria):

Irakasleentzat soilik: