Koronabirusak eragindako osasun-krisian zehar, pertsonek hainbat fase igaro ahal izan ditugu. Hasiera batean oso ohikoa da ukapen fase batetik igarotzea, non ez dugun sinesten bizitzen ari garena eta beldurra sentitzen dugun. Pertsona batzuk fase horretan geratzen dira, beste batzuk eszenatoki berri honetara egokitzen ikasten dute eta beste pertsona batzuek egoera aprobetxatzen dute beren hazkunde pertsonalerako. Horiek erresilienteak dira, eta krisi honetatik indartuta aterako dira.
Proposamena: Erresilentzia
Sarrera moduan irakasleak norbaitek erresilientzia hitzaren esanahia ezagutzen duen galdetuko du. Luis Rojas Marcos psikiatrak elkarrizketa batean emandako definizioak gaia sartzen lagun dezake, erraza delako: "Erresilientzia erresistentziaren eta malgutasunaren arteko nahasketa da. Kolpea hartzen duzu, eta denborarekin menderatzea lortzen duzu, baita indartsuagoa eta positiboagoa izatea ere ".
Ondoren, bideo bat ikustea proposatzen da: Resiliencia: cuando la adversidad te fortalece.
Bideo ikusi eta gero, bakoitzak hausnarketa bat egiten du, hurrengo galderak bideratuta:
Zer da erresilentea izatea? Ezagutzen duzu erresilientea den inor?, Definitu erresilientzia zure hitzekin.
Uste duzu denok dugula erresilienteak izateko gaitasuna? Nola sentitu zara zu zeu?
Bideoaren arabera, egoera zailetatik beti zerbait ikas dezakegu. Zein izango litzateke koronabirusaren leziorik nagusia zuretzat?
Hurrengoan, tertulia dialogiko bat sortzen dugu ikasgelan, irakasleak bideratuta
4.-Orain bakoitzak erresilentzia erakusten duen pelikula baten pertsonai batzuk identifikatzen saiatuko da.
Guztion artean komunean jarri ondoren, pertsonai hauen ezaugarriak agerian jarriko ditugu
Proposamena: Zure ikasteko potereak
Ziur aski, konfinamendu garaian, ikasleek ikasteko esperientzia positiboak eta negatiboak izan dituzte. Jarduera honen bidez, motibatzen dituzten ikas-jarduerak edo lanak ezagutzeko aukera izango ditugu.
Hasi baino lehen azaldu behar zaie argi eta garbi bi motibazio-mota daudela: kanpokoa (testuinguruko eragileak, irakasteko estrategiak) eta barnekoa (eragile pertsonalak, ikasteko gogorik)
Ziur aski, konfinamendu garaian, ikasteko esperientzia positiboak eta negatiboak izan dituzu.
Hurrengo bideoa ikusiko dugu: ikasle batek bere ikasteko-motibazioa azaltzen du (Isadora Vera)
Orain, zure txanda da. Pentsatzu etxean egon zaren bitartean nolakoak izan diren zure klaseak eta zure ikasteko motibazioa. Zer nolako jarduerek, atazek...motibatu zaituzte gehien? Zeintzuk ez? Zergatik? , Ezaugarri komun bat badituzte?, Zein?
Zure ustez, zein da zure barneko motibazioa?, Zeintzuk dira zure potereak?
Irakasleak horma irudi birtual bat irekiko du. Horma irudi honetan, nork motibatzen duen jarduera bat (gorriz) eta zein den bere barneko motibazioaren potere bat (berdez) idatziko dituzu.
Bakoitzak bere kideen aportazioak irakurriko ditu eta "like" bat emango die gehien gustatzen zaizkionei.
Guztion artean eztabaida txiki bat sortzen dugu.
Proposamena: Ikasi autonomiarekin
Ikasketak online jarraitzen ditugunean, ezinbestekoa da irakasle eta ikaslearen papera berrikustea. Irakasleak zein ikaskideak ez ditugu modu presentzialean bezala, azalpenak, aholkuak, kontsultak, zalantzak....egiteko aukerarik. Nahiz eta gure irakaslea ibilbidea markatu, autonomoagoak izan behar gara informazioa bilatzeko, ikas-jarduerak egiteko, ekoizpen pertsonalak garatzeko eta, batez ere, geure burua erregulatzeko. Ikasteko baldintza egokiak bilatzeaz aparte (tokia, konzentrazioa, lasaitasuna...), autonomoak izateko ahalmenak ere areagotu behar dira: lanak egiteko denboraren neurketa, entregatzeko epeak, autozuzenketak, hausnarketa pertsonalak, sormena, eta abar. Prest gaude? Galdesorta honen bidez ikusiko duzu:
Aukeratu gai bat eta imagina ezazu zure kabuz ikasi behar duzula. Deskribitu zure ikasteko prozesuak:
Gaiaren atal nagusiak identifikatzeko gai zara?, nola?
Zein da garrantzitsua?, nola identifikatzen duzu?
Laburpen on bat, idatziz edo antolatzaile grafikoa erabiliz, burutzeko, zelan ikusten duzu zeure burua?
Irakurtzerakoan, azpimarrazten duzu, oharrak hartzen dituzu....?
Nola antolatuko zenuke denbora?, Kronograma badakizu egiten?
Markatutako denbora jarraitzeko eta betetzeko teknika berezia duzu?
Nola egiten duzu errepasoa?
Informazio bat ulertzen ez baduzu, zein da zure joera?
Ariketak, jarduerak egin ondoren, konprobatzen dituzu?
Gaia ez bada zure gustukua, nondik ateratzen duzu motibazioa?
Eta gustuko gaiaren aurrean bazaude, sakontzen duzu?
Educaweb: la motivación, clave para el estudio
Marta Portero, David Bueno: El placer de aprender
Mondragon Unibertsitatea: motibazioa eta ikasteko gogoa pizteko gida
Estudiantes.info: Técnicas de motivación para estudiar