Emozioak partekatzen

Partekatzea ikasturtearen helburu garrantzitsuetariko bat da. Has gaitezen ilusioz beterik digitaltasuna eta "taldekatzea" batzen dituen dinamika hauekin.

Emotikonoak

  • Irakasleak, arbel digitalaren bidez, emotikono-sorta bat erakusten du

  • Orain dinamikari hasiera ematen dio, zera azaltzen: "gogoratu konfinamenduan sentitu dituzun bizpahiru emozio eta emozio hauekin batera parekatzen dituzun emotikoak aukeratu eta marraztu. Atseginak edo desatseginak izan daitezke"

  • Gero, ikasle bakoitzak bere emozio bat antzeztuko du, hitz gabe, baina emotikonoarekin lagunduta. Besteak, banan banan, asmatzen saiatuko dira. Behin identifikatuta, emotikonoa ikasgelaren horma batean itsasten da.

Irudia: Pixabay

Google Docs

  • Irakasleak testu dokumentu bat irekitzen du Google Docs-ean eta ikasturte honetarako bere nahi pertsonala idazten du : "zuek hobeto ikasteko egin dudan gauza bat"

  • Jarraituan ikasle guztiekin partekatzen du dokumentua

  • Ikasle bakoitzak bere Drive kontsultatzen du, partekatutako docs irekitzen du eta, nork kolore eta letra desberdinekin, bere nahia idazten du dokumentu berean: " Nik hobeto ikasteko egin dezakeedan gauza bat"

  • Dokumentua irekia mantenduko da arbel digitalean ikaskide guztien kolorezko nahiak bete arte eta klaseko web-orrira gehitzen da.

Irudia: Pixabay

Hitz-odeia

  • Nork, ikasturte honen aurrean duen emozioa, itxaropena...pentsatzen eta hitz batean laburtzen du, gero, denon artean hitz-odei bat eratzeko.