Guztion osasuna

Dudarik gabe, ikasturte honetako antolamendua guztiz desberdina izango da. Ikastetxeak, eszenatoki batzuk planifikatzeaz gain, osasun-neurriak eta arauak errespetatzea pendientea egon behar du. Hau dela eta, ikasleek bere jarreren eragina konszientza hartzeko jarduerak planifikatzea ere ezinbestekoa da, azken finean, bakoitzaren osasuna guztion osasuna delako.

Proposamena: Sentsibilizazioa

Hona hemen bideo batzuk. Pertsona gazteek haien koronabirusarekiko esperientzia edo iritziak kontatzen dituzte. Ikustea merezi du. Ikusi ondoren, eztabaida bat sortu ahal dugu.

Uztailaren berri batzuk:

Hausnarketa-galderak:

  • Ikusi dituzun artean, zein hunkitu zaizu gehien?, zergatik?

  • Koronabirusaren beldur zara? Bai, ez? Zergatik? eman arrazoiak

  • Aurreko argudio hauek izateko, zeintzuk dira zure informazio-iturriak?, fidegarriak dira?

  • Kasuren bat ezagutzen duzu?, azaldu esperientzia

  • Zure ustez, nola izan beharko zinateke kanpaina bat, gazteek eta, orokorrean, gizarteak kontzientzia hartzeko?

Proposamena: Esperimentua

Richard Davis zientzialaria esperimentu bat burutu du demostratzeko maskaren babesa eta Twitterren bidez emaitzak hedatu ditu. Lehenik Davisek doministiku egiten du, minutu batez abesten du, minutu batez hitz egiten du eta bi aldiz eztul egiten du kultiboko plaka batetik zentimetro gutxira, jarritako maskararik gabe. Ondoren, zientzialariak proba berdinak egiten ditu, oraingoan maskara batekin. Eta emaitzak izugarriak dira. Argazkia ikusi eta gero, ondorioak ateratzeko gai gara?

Twitter @richdavisphd

Proposamena: Etxean egiteko esperimentua


Materialak:

  • Estulka egiteko "lurraratzeko pista". Egunkari zaharrak hartu eta gela bateko zoruan jarri, oso zabalduta, pista bezala.

  • Estulka-ontzia. Edozein lainoztagailuko flaskoa, koloniakoa, garbiketa-langargailua.

  • Zinta metrikoa

  • Errotulkia / boligrafoa

  • Mukizapiak

  • Ura

Prozedura:

  1. Estulka egiteko "lurraratzeko pista" prest egonda, estulkan botatzen diren tantak (birusak) lainoztagailua bidez simulatuko duzu.

  2. Egunkari-paperezko pista honetan, errotulkiz edo boligrafoz, marraztu borobil batzuk . Borobil hauek "pertsonak" izango dira.

  3. Lainoztagailua uraz beteta, egin sakatze bakar bat. Neurtu ura noraino heltzen den distantzia eta zabalera, zinta metrikoa erabiliz. Era berean, zenbat pertsona "kutsatu" dituzu. Idatzi datuak taulan. Errepikatu bi sakatzerekin eta hiru sakatzerekin.

  4. Orain, aurreko prozesua errepikatu behar duzu, baina lehendabizi zure eskua lainoztagailua estaltzen eta, bigarrenean, mukizapiekin estaltzen. Idatzi neurketa guztiak zure taulan.

Proposamena: Konpromisuak

  1. Osakidetzaren hurrengo bideo ikusiko dugu: koronabirusa prebenitzeko gomendioak

  2. Gomendio hauekin, bakoitzak ikasgelan eta ikastetxean aplikatzeko arau edo konpromisu batzuk pentsatuko, idatziko eta ahozkatuko ditu.

  3. Arauak eta konpromisuak irudikatu ahal ditugu. Jarraituan adibide batzuk ditugu:

4.- Guztion artean ikastetxeko kontingentzia-plangintza irakurri ondoren, ebaluatuko dugu eta, zerbait falta zaiona ikusten badugu, iradokizunak egingo dizkiogu:

  • Ikasgelako planoa eta distantziak

  • Sarrerak eta irteerak

  • Atsedenaldian

  • ...

lurrean kokatzeko adhesiboak

Txartelak