Webgune hau sortzeko hainbat dokumentu eta webgune kontsultatu dira. Edukiak eraikitzeko erabili direnak zuzenean aipatzen dira webgunean, baina beste batzuk ere interesgarriak dira gaian sakontzeko.
Hemen aurkituko dituzue guztien erreferentziak eta sarean eskuragarri daudenetarako estekak. Bere jatorrizko gunetik eskuratzeko arazoren bat izan ezkero, saia zaitezke DRIVE HONETAN aurkitzen.
Gunean aipatutakoak:
Siteko edukiak hobetzeko kontsultatu edota aipatzen diren dokumentuak:
Azanza, M. Angeles; Castrillo, David; Eskubi, Aitziber; Goikoetxea, Arantxa; Iriarte, Begoña; Lasa, Nekane; Lopez, Vitori eta Moreo, Maribel. San Francisco HLHIP, Iruña (2015). “Sanfranirratia”: hitzak airean. Berrikuntza proiektuak 2016-17, or. 75-80. ISBN: 978-84-235-3474-6 Iruñeko Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikoan Sanfran irratiaren bidez, eskolako curriculumean lantzen diren hizkuntzetan, ahozko gaitasuna garatzen da eskolako eta auzoko partaidetza bultzatuz. Proiektua HEMEN eskuragarri eta materialak jasotzen dituen gunea HEMEN
Biain Salaberria, Iñaki (2006) Ahozko testuak ordenadorez grabatzen eta lantzen: Audacity soinu-editorea eta beste zenbait baliabide. Ahozko testuak ordenadorez grabatzen eta lantzen: Audacity soinu-editorea eta beste zenbait baliabideren inguruko BEHIN BEHINEKO APUNTEAK 2006-03-03an eguneratuak. HEMEN eskuragarri
Dolz, J eta Schneuwly, B. (2006) Per a un ensenyament de l'oral. Iniciació als gèneres formals a l'escola. Valencia/Barcelona: Institut Interuniversitari de Filologia Valenciana i Publicacions de l'Abadia de Montserrat. Liburu hau aditu eta irakasleen arteko ikerketa lan sakonen emaitza da. Irakaskuntza metodo sistematikoa proposatzen du ahozko forma desberdinen inguruko lan batean oinarrituta. HEMEN eskuragarri katalanez
EUSKONEWS aldizkari digitala 352. alea (2006). ELKARRIZKETA: Joaquim Dolz Mestre irakaslea. Elkarrizketa honetan, Genevako Unibertsitatean Hizkuntzen Didaktikan eta Irakasleen Prestakuntzan katedradunak ahozko hizkuntza eskolan sistematikoki lantzearen beharraz hitz egiten du. HEMEN eskuragarri
Gutierrez Paz, Arantza (2000). Irratirako idazketa eta gidoigintza. Bilbao: UEU. ISBN: 84-8438-008-4. Irrati-estudioan aurki daitekeen tresneria azaldu ondoren, irratsaio bat egiteko eman behar diren urratsak zehazten dira, idazteko orduan kontuan hartu behar diren zenbait arau sailkatu eta, amaitzeko, irratian erabiltzen diren gidoi mota ezberdinak deskribatzen dira adibide praktikoak eskainiz. HEMEN eskuragarri
Gutierrez Paz, Arantza (2001). Ekoizpena eta errealizazioa irratian. Bilbao: UEU. ISBN: 84-8438-019-X. Irrati ekoizpena eta errealizazioa azaltzen dira, hiru ataletan banatuta: irratsaioaren ekoizpen prozesua, errealizaziorako tresneriak eta irratsaioen emanaldia. Prozesu guztia esatariaren begietatik ikusita dago. HEMEN eskuragarri
Gutierrez Paz, Arantza (2006). Eskola-irratia, komunikabidea tresna pedagogikoa bihurtuta. Uztaro (56), or. 87-106. ISSN: 1130-5738. Interneti esker, irrati-tailer edo eskola irrati bat muntatzeak ez du diru inbertsio handirik eskatzen, kalitate handiko produktuak egiteko behar den azpiegitura ia dohainik dute eskuragai eskolek. Funtsezkoak dira kontatzen dena eta azaltzeko era. Ondo eraturiko gidoian oinarritu behar da irrati-sormena. HEMEN eskuragarri
Gutierrez Paz, Arantza; Fernandez Astobiza, Itxaso (2005) Irratsaio bat egiteko tailer praktikoa. Bilbao: UEU. ISBN: 84-8438-070-X Irratsaioaren ekoizpena ez da hasten emanaldiarekin, askoz lehenago baizik, pertsona edo talde bati ideia bururatzen zaionean. Ideia hori irratsaio bihurtu bitartean, urrats asko egin behar dira. Gidoi on bat egitea ezinbestekoa da irratsaioa ondo atera dadin. Eskuliburu honetan, irratsaioak egiteko orduan gidoigileek kontuan hartu behar dituzten aholku eta adibideetatik ateratako irtenbideak eskaintzen dira. HEMEN eskuragarri.
Mugertza Imaz, Esther; Olasagarre Mendinueta, Yolanda. Ahozko hizkuntza irakastea SITE. EIBZ (Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa). Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Saila. Ikasleen ahozko hizkuntz gaitasuna hobetzeko asmoz Nafarroako eskoletan egindako lanen inguruko ikerketa jasotzen dituen sitea. HEMEN ikusgai
Rodero, Enma (2018) El peso creciente de la voz y el sonido para comunicar en la era digital: el protagonismo de la oralidad. Anuario AC/E de cultura digital aldizkarian argitaraturiko artikulu honetan soinuak eta ahotsak entzuleen arreta, oroimena eta ulermena nola hobetu dezaketen eta horrek ezagutzak transmititzeko edozein prozesutan duen aplikazioa aztertzen da. HEMEN ikusgai
Serrano, Gurenda; Osinalde, Asier. Informatika sitestxoa. IRALE programaren baitan emandako formazio saioetan erabilitako bideo tutorialak. HEMEN eskuragarri
Ugalde Ordoki, Joxe Juan (2008). Irratia eskolan: oinarrizko orientabideak. Vitoria-Gasteiz. ISBN: 978-84-457-2672-3. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Irratigintzan ez dago metodorik. Irratsaioa orri zuritik abiatzen den asmakizuna da. Asmatzen den oro da baleko. Beraz, liburuxka honen xedea, besterik gabe, orientabide batzuk ematea da.HEMEN eskuragarri
Gaian sakontzeko
Azkarate, Gorka (2020). Ahoz-aho. Ahozkotasuna lantzeko baliabideak / Ahozkoa lantzeko ariketak. Lehen Hezkuntzan ahozkotasuna lantzeko baliabideak eskaintzen dituen plataforma. Webgunean zehar, jarduera eta jolas desberdinen bilduma aurkitu daiteke, baita ahozkotasunari buruzko informazio eta azalpenak ere. HEMEN ikusgai.
Berritzegune Nagusiko Hizkuntza eta Gizarte esparruko Bigarren Hezkuntzako Aholkulariak (2008) Kazetaritza lanbide. Irrati-kronika. Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Hizkuntzaren Trateara Bateratua programaren baitan sortutako DBHrako material didaktikoa. HEMEN eskuragarri.
Gartzia Santamaria, M. eta Bustillo Bayon, J. (2016) Eskola eta irratia. TANTAK aldizkaria (28, zk: 1, 49-64 orr.) Euskal Herrriko bost haur-irrati, Arabako sei eskola-irrati eta Gasteizko Alai Bediren esperientziari buruz. HEMEN eskuragarri
Gómez-Cardoso, Pilar (2019) Onda San Jose. INTEF (Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y Formación del Profesorado). "Ondas San José", Villanueva de la Serena BHIko irrati-proiektua, ikastetxeko ikasleen gaitasun linguistiko, sozial eta emozionalak hobetzen laguntzeko tresna didaktikoa izateko sortu zen, beren ikaskuntzaren subjektu aktibo bihurtuz, ikuspegi berritzaile batetik. HEMEN ikusgai gazteleraz
Gutierrez Paz, Arantza (2008) Gidoi-eraketa irratian. Ikus-entzuneko Komunikazio Saila EHU. Gidoiak eratzeko ikasgai praktikoa. HEMEN ikusgai
Junta de Extremadura Consejería de Educación y Empleo Dirección General de Innovación e Inclusión Educativa (2020). RADIOEDU webgunea. Extremadurako hezkuntza saiolak eskola-irratiak bultzatzeko asmos sorturiko programaren inguruko materila didaktikoa esta loturak. HEMEN ikusgai gazteleraz
Larrañaga Zubizarreta, Jose (2005). Nola esan albisteak ikus-entzuleari. Bilbao: Udako Euskal Unibertsitatea. ISBN: 84-8438-057-2. Ikus-entzunezko kazetariari zuzendutako. Erraz idazteko eta irakurtzeko trebetasuna lortzeko asmoarekin. HEMEN eskuragarri.
Lopez, Itziar (2013). Irratia eta ahozkotasuna [DBH]. IRALEko R400 ikastaroan sortutako webgunea. Irratia ahozkotasuna lantzeko baliabide moduan: teoria, baliabideak, jarduerak eta bibliografia. HEMEN ikusgai.
Pablo Garaikoetxea Eskolako irakasle taldea. Lasarte-Oria (1986) "Satorra irratia" proiektua ZUTABE Aldizkariaren 10.alea. Irrati emisioak A ereduko ikasleengan euskara ikasteko izan zuen eragina azaltzen da eta egin dutena besterentzat ere akuilagarri izan daitekelakoan argitaratua. HEMEN eskuragarri.
Palazio Arko, Gorka J., (2000) Irratibidearen barrunbean zehar. Bilbo. Udako Euskal Unibertsitatea. ISBN: 84-8438-005-X. Irratibidearen historia eta irrati-albistegintzan garrantzizkoak diren zenbait gai jorratzen dituen dokumentua. HEMEN eskuragarri
Red de Recursos Abiertos del INTEF (2024). Pódcast: mejorando nuestros patios. Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleei zuzenduriko ikaskuntza-egoera, Natura, Gizarte eta Ingurunearen Ezagutzaren alorrerako diseinatua. HEMEN ikusgai gazteleraz.
Sarasua Manso, Aitor. (2016) Eskolako irrati-tailer digitala egiteko baliabideak. IRALEko R400 ikastaroan sortutako dokumentua. Eskolako irrati-tailerrean egiten duen irratsaioa nola grabatu eta webgune batean jarriz zabaltzeko argibideak. HEMEN eskuragarri
XTEC - Xarxa Telemàtica Educativa de Catalunya. XTEC Ràdio. GenCat-en Hezkuntza Sare Telematikoan irratiari eskainitako gunea: material didaktiko, baliabide teknologikoak, soinu biltegia eta Catalunyako eskola irratien informazioa. HEMEN ikusgai katalanez