Nola antolatu

    

Irratiko lanak eskola bakoitzak erabiltzen duen metodologiari egokitu nahi baditugu, hainbat erabaki hartu behar ditugu: Irrati gela non kokatu, zein material erabili, nola prestatu irratsaioak, nola emititu... 

    

Atal honetan irratiaren arlo teknikoa osatzeko eta bertan egiten den lana antolatzeko proposamen desberdinak jaso dira. Zenbait eskolatan egiten dutena adibide moduan azaltzen da besteontzat interesgarria izan daitekeelakoan.