Irrati estudioa

             

Duela urte batzuk, eskolan irratia muntatzeak diru-inbertsio handia eskatzen zuen, batez ere, eskolatik atera eta auzoan edo inguru hurbilean entzutea nahi bazen. Gaur egun, aldiz, ikastetxe gehienetan dagoen informatika gelatik egin daitezke irratsaioak, baita ere urrutira emititu Internet erabiliz.

          

             

Kokapena

Irrati profesionaletako estudioek dituzten baldintza tekniko guztiak ez dira derrigorrezkoak. Estudioa edozein gelatan koka daiteke, beste helburu batzuekin sortua izan daiteke baina une jakin batzuetan irrati emankizunak egiteko erabiliko dugu. Oso ohikoa da liburutegia edo erabilera txikia duen bulegoren bat irrati estudio moduan erabiltzea. Hala ere gela horrek gutxieneko baldintza batzuk betetzea komeni da: 

             

Tresneria

Beharrezko materiala egin nahi duguna eta ditugun bitartekoen araberakoa izango da. Gauza guztietan bezala, aukera eta produktu asko daude grabatzeko eta audio-eduki ona egiteko. Gaur egun dauden prezioekin, 500 € baino gutxiagoren truke, programa bikainak egiteko sei mikrofono dituen ekipo txiki bat lor dezakezue.

Ekipoak lortzea ez da zaila baina tresneria modu egokian maneiatzeko gai izatea beste kontu bat da. Baina inor ez dadila beldurtu, eskolan irratia egiteko gure gogo gure maila teknikoa baino askoz ere garrantzitsuagoa da. Klase pare batekin edozeinek erabili ahal izango du soinu-mahai bat modu egokian.

Zer behar da eskolan irrati estudio txukun bat antolatzeko?

Hau guztia beharrezkoa da? Ez, askoz ere gutxiagorekin molda zaitezkete, baina hemen aipatutako tresnak eskuratzen badituzue zuen eskolan irrati estudio txukun bat izango duzue.

             

Adibide bat

Eskolako gela bat egokitzeko ideiak hartzeko hemen dituzu Azpeitiko K. Etxegarai ikastola publikoko Txalaparta irratiaren zenbait irudi.

Estudioa eta kontrola aparte 

Kontrolean soinuak emititzeko tresneria

Estudiotik kontrola ikusten da...

...eta kontroletik estudioa.