Sarrera

  

Lehen Hezkuntzako maistra izan naiz hogeita hamar urtez. Lanean aritu naizen eskoletan beti izan dut harremana irratiarekin: nire gelako ikasleekin programaren bat prestatuz, asteroko adierazpen tailerretako bat irratiaren inguruan antolatuz, baita irratia eguneroko lanean integratutako tresna pedagogiko gisa erabiliz ere.

Nire bizitza profesionaleko azken urteak Zarauzko Berritzegunean Hizkuntza Normalkuntzako Aholkulari gisa eman ditut eta eskualdeko eskoletara egindako bisitetan irratia egiteko modu ezberdinak aztertu eta gaiari buruzko materialak bildu ahal izan dut.

Gaur egun jubilatuta nago... baina ez erretiratuta. Denbora daukat gustatzen zaidan horretan lan egiteko, eta horrela eraiki ahal izan dut gune hau, ikasitakoa partekatu eta material horiek behar dituenaren eskura jartzeko.