Ikastetxe askotan irratia martxan dute eta saioak egiten dira maiztasun eta antolaketa modu ezberdinekin, hala ere badirudi zama bihurtzen ari dela. Egoera aztertzen denean maiz entzuten dira sortzen dituen eragozpenei buruzko kexak. Baina hitz egiten jarraitu ezkero mahairatu dira baita ere proiektu horrek eskolako lanari egiten dizkion ekarpen ugariak aipatzen dira.
Ados zaude? Irratia eguneroko lanari erantsitako zama da? Uste duzue zerbait ematen diola eskolari? Zuen iritzia interesatzen zaigu. Pare bat minutu baino ez dituzue hartuko esteka honetan aurkituko duzuen inkestari erantzuteko:
Irratiak eskolan izan dezaken funtzioa ulertzeko bi aztergai proposatzen dira atal honetan:
Ahozko hizkuntza eskolan: Ahozkoa edo idatzia, zein da lehena? Zertarako erabiltzen da bakoitza? Non eta nola ikasten da? Nork erakusten digu? Eskolan erakutsi behar da hitz egiten? Zein da horretarako tresna egokia?
Irratia mintzatzen ikasteko tresna: Eskolan irratia muntatzea merezi du? Zertarako balio du? Zein dira zailtasunak? Zein dira ekarpenak? Zer diote irakasleek? Zer diote adituek? Eta irratian arituek?