Irratia mintzatzen ikasteko
Zer diote irratiari buruz dakitenek?
Arantza Gutierrez Paz irakaslearen iritziz eskolan irratia ezin da inolaz ere jarduera osagarri bat izan, gelako eguneroko lana bideratzeko aukera bat izan behar du.
Umeak informazio iturri oso indartsuz inguratuak bizi dira gaur egun. Iristen zaien informazio hori nola sortzen den eta kritikoki kontsumitu ahal izateko prestatu behar ditu eskolak. Horretarako igorlearen lekuan jartzea oso baliagarri izan daiteke eskolako aldizkaria edota irratian.
Teknologia eta Interneten erabilerari esker, gaur egun, gure ikasleekin irratia egitea lan erraza eta eskuragarria da. Eskola irratiak gaur egun Interneteko unibertsoan lekua duten edukiak eta gaiak berreskuratzeko aukera ematen du: albisteak, ekonomia, politika, artea, kultura, kirolak, osasuna, teknologia, zinema, telebista, musika, jokoak eta denbora-pasak,...
Ikasleak autonomo eta arduratsuak, ikertzaile kritikoak, komunikatzaileak, irudimentsuak eta gogoetatsuak izatea nahi badugu, munduaren beren bertsio partikularrean trebatu beharko genituzke. Ikastetxe-proiektu bat izan daitekeen eskola-irratiak, aukera horiei guztiei bidea irekitzen die, baita aztertu gabeko beste batzuei ere.
Irratia beti izan da komunikabide demokratikoa. Eskuragarria eta berehalakoa izateaz gain, martxan jartzeko behar den aurrekontu txikia da. Abantaila horiek guztiek erraztu egiten dute ikasleekin hainbat trebetasun eta ezagutza lantzeko baliabide bikaina ere izatea. Eskolako irratia jardueran ikastetxe osoak parte har dezake, betiere edukiak eta metodologiak bakoitzari egokituta.
Baliabide ezin hobea da proiektuen araberako metodologia sartzeko. Ikasleei bere interesen arabera aukeratzen duten programa sor dezakete. Modu kooperatiboan lan egin beharko dute, zereginak banatuz, sortzen zaizkien galderei erantzunez, eta tresna desberdinak erabiltzeko modua deskubrituz.
Eskolan irrati bat kudeatzea oso ekintza dibertigarria izateaz gain, ikasketa prozesuan erabiltzeko tresna interesgarria izan daiteke eta ikasketak ikasgeletatik atera eta gizarteratzeko balio du. Bereziki, hizkuntzen ikasketan (euskararenean gurean) nabaritzen dira irratiaren onurak, eta zehazki ahozko adierazpenaren alorrean. Baina zerbait gehiago eskaintzen die ikasleei: alde batetik, kazetari moduan, ingurunea ezagutzea, eta, beste aldetik, soinu-testuak sortzea, muga bakarra sormena izanda.
Gaur egun, eta informazioaren teknologia berriei eta Interneti esker, irrati-tailer edo eskola-irrati bat muntatzeak ez du diru handiko inbertsiorik eskatzen, are gehiago, kalitate handiko produktuak egiteko behar den azpiegitura ia dohainik dute eskuragai eskolek. Hala ere, funtsezkoak dira kontatzen dena eta azaltzeko era. Ondo eraturiko gidoian oinarritu behar da irrati-sormena, hori baita ahozkotasunaren adierazpen idatzia. Ikastetxe barruan irrati bat kudeatzeak ikasleengan ez ezik, irakasleengan eta gurasoengan ere eragin positiboak ditu
Irakasleen trebakuntza eta teknologia berrien erabilera bultzatzen ditu irrati baten kudeaketak. Era berean, ikasbide berriak zabaltzen ditu, ikastetxe barruko jardueretan parte-hartze zuzena bultzatu eta lanak koordina daitezen laguntzen du.
Ikasleentzat, dudarik gabe, oso ikasketa-tresna dibertigarria izan daiteke irratia, entretenigarria bezain eraginkorra, hau da, ondo pasatu ahala, ikasten ahalbidetzen diena. Asko dira, ondorioz, irratiak ikasleei eskaintzen dizkien onurak.
Gutierrez Paz, A. (2006). Eskola-irratia, komunikabidea tresna pedagogikoa bihurtuta Uztaro Aldizkaria, (56), 87–106.Eta irratian aritu direnek?
Joxe Juan Ugalde kazetariaren iritziz irratigintzan ez dago metodorik. Orri zuritik abiatzen den asmakizuna da. Asmatzen den oro da baleko. (...)
Badira urte batzuk gure eskoletan lehen irratiak martxan jarri zirela. Geroztik hamaika irratsaio prestatu eta jarri dira antenan, kasu askotan irakasleak galdera hauxe buruan: ondo ari ote naiz?
Irratigintzak eguneroko jarduera pedagogikoan izan lezakeen garrantziaz ohartzen ari dira irakasleak eta hezitzaileak. Irratia tresna eraginkorra da hezkuntza prozesurako. Batetik, hizkuntza lantzeko tresna paregabea da; hizkuntzaren arlo guztiak jorratzen dira Irratian. Bestetik, edukiak eta balioak lantzeko tresna egokia da. Bestalde, irratiak baditu eskolako lanean oso interesgarriak diren eta beste komunikabide batzuek ez dituzten ezaugarri bereziak:
Irratiak entzuleengan irudi mentalak sortzeko gaitasuna du: igorleak ez du hartzailea ikusten ezta hartzaileak igorlea ere, baina elkar ikuste..
Prentsa edo telebista baino merkeago eta teknikoki errazagoa da. Ez dira foko eta kamerak erabili behar, ezta kopiak egiteko inprimagailu ikaragarririk. Eskolatan dauden ordenadoretan grabatu eta editatu daitezke irratsaioak gero Internet bidez emititzeko.
Irratiak entzule askorengana iristeko gaitasuna du. Bidaltzen dituen mezuak zuzenak eta ulertzeko errazak dira, beste jarduera batzuek egin bitartean entzun daiteke, entretenigarria da, ez da beharrezkoa irakurtzen jakitea...
Ken ditzagun burutik "ondo ari ote naiz?" eta gisako galderak, eta murgil gaitezen ahotsak eta uhinek sortzen duten mundu misteriotsu bezain erakargarri horretan. Piztu irratia, ea zertan ari den esataria!
Ugalde Ordoki, Joxe Juan (2008). Irratia eskolan: oinarrizko orientabideak. Gasteiz. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.Merezi du eskolan irratia martxan jartzea?
Irratiak komunikazio-egoera oso berezia sortzen du: igorlea eta hartzailea ikusi gabe ikusten dira. Itsasoak, ibaiak, mendiak, animaliak, aurpegiak, irribarreak, tristurak... ezerezaren gainean marrazten dira. Irratia, ingurune itsua da, baina, aldi berean, koloretako mundua sor dezake. Bestalde, irratiak baditu eskolako lanean oso interesgarriak diren eta beste komunikabide batzuek ez dituzten ezaugarri bereziak:
Irratiak entzuleengan irudi mentalak sortzeko gaitasuna du: igorleak ez du hartzailea ikusten ezta hartzaileak igorlea ere, baina elkar ikusten dute...
Prentsa edo telebista baino merkeago eta teknikoki errazagoa da. Ez dira foko eta kamerak erabili behar, ezta kopiak egiteko inprimagailu ikaragarririk. Eskolatan dauden ordenadoretan grabatu eta editatu daitezke irratsaioak gero Internet bidez emititzeko
Irratiak entzule askorengana iristeko gaitasuna du. Bidaltzen dituen mezuak zuzenak eta ulertzeko errazak dira, beste jarduera batzuek egin bitartean entzun daiteke, entretenigarria da, ez da beharrezkoa irakurtzen jakitea...
Ikasleak iristen zaien informazio ugaria modu kritikoan kontsumitu ahal izateko prestatu behar ditu eskolak. Eskolako aldizkari edota irratian informazio igorle moduan jarri ezkero, nola sortzen den ikas dezake. Eskola irratiak gaur egun Interneteko unibertsoan lekua duten edukiak eta gaiak berreskuratzeko aukera ematen du: albisteak, ekonomia, politika, artea, kultura, kirolak, osasuna, teknologia, zinema, telebista, musika, komedia, jokoak eta denbora-pasak,...
Irratia martxan jartzeko behar den aurrekontu txikia da. Ikasleekin hainbat trebetasun eta ezagutza lantzeko aukera ematen du, irratiko jardueran ikastetxe osoak parte har dezake, proiektuetan oinarritutako metodologia bideratzeko balio du, ikasleek bere interesen arabera aukeratzen duten programa sor dezakete, modu kooperatiboan lan egin beharko dute, zereginak banatuz, sortzen zaizkien galderei erantzunez, eta tresna desberdinak erabiltzeko modua deskubrituz.
Gure ikasleak autonomoak, arduratsuak, ikertzaile kritikoak, komunikatzaileak, irudimentsuak eta gogoetatsuak izatea nahi badugu, munduaren beren bertsio partikularra ematen trebatu beharko ditugu. Ikastetxe-proiektu bat izan daitekeen eskola-irratiak, aukera horiei guztiei bidea irekitzen die.
Eskola-irratia ezin da inolaz ere jarduera osagarri bat izan, gelako eguneroko lana bideratzeko aukera desberdin bat izan behar du. Ikaskuntza esanguratsua egin daiteke irrati-uhinak aitzakiatzat hartuta!