Jarraian Haur eta Lehen Hezkuntzan gelaratzeko prest dauden SDak dituzue. Sekuentzia didaktikoak 9-10 saiokoak dira eta helburu komunikatibo eta genero mota desberdinak lantzeko balio dute. Horrez gain, sekuentzia didaktiko bakoitzean, xehe-xehe azalduta daude helburuak, jarduerak eta aurrera eramateko behar diren baliabideak.