Ikasleen ahozko komunikazio gaitasuna lantzeko zenbait modu eta tresna didaktiko daude, webgune honetan testu generoak eta sekuentzia didaktikoak erabiltzearen aldeko hautua egin da. Eta horretarako zenbait arrazoi izan dira kontuan, besteak beste:
Hizkuntzaren irakaskuntza eta ikaskuntza prozesua planifikatu eta sistematizatzeko aukera ematen duelako. Irakaste prozesuari koherentzia ematen dio, hutsuneak zertan dauden ikusteko baliagarria baita.
Ikasleen ahozko ekoizpenak landu eta ebaluatzeko aukera ematen duelako eta, ondorioz, ikasleen indarguneak eta ahulguneak ikusteko. Horren ondoren behar diren aniztasunari arreta eskaintzeko neurriak har daitezkeelako.
Ahozko hizkuntzaren sekuentziazioa eta progresioa ahalbidetzeko tresna izan daitekeelako: testu generoen bidez, ikasmailako eduki linguistikoen bidez, ikasleen ahozko adierazkortasunaren bidez…
Ahozko hizkuntzan sakontzeko aukera ematen duelako: ahozkoaren baliabide eta ezaugarriak, korpusa…
Irakaste prozesuari koherentzia ematen diolako eta hutsuneak zertan dauden ikusteko baliagarria delako.
Beste estrategia, keinu eta dispositibo batzuen osagarria eta estalpea izan daitekeelako.
Ezkerrean Luis M. Larringan eta I. Idiazabalen artikulua sekuentzia didaktikoei buruzkoa, haren fidagarritasuna adierazten duena.
Eskubiko taulan, berriz, sekuentzia didaktiko eta mikrosekuentzien arteko berdintasun eta desberdintasunak jaso dira. Jakin badakigu eskolan beste dispositibo didaktiko batzuk erabili ere erabiliko direla, esaterako, mikrosekuentziak edo ahozkoa lantzeko jarduera solteak. Ikusi horien arteko aldeak.