Atal honetan dagoen materiala ikasleekin gelan ahozko komunikazio gaitasuna lantzeko baliabide didaktikoak dira, alegia, sekuentzia didaktiko osatuak eta irakasleen 3 bat asteko zikloak ezartzen dituena.
Bi atal nagusi daude:
Ahozko hizkuntza irakastea prestakuntzaren baitan irakasleek sortutako gelako praktika errealak, ikasleekin landutakoak. Sekuentzia didaktiko hauetan ikasleekin ahozkoa lantzeko jarduerak eta proposamen zehatzak daude, ikasleen ekoizpenak (aurretestua-landu aurretik eta ondotestua-landu ondoren) eta ekoizpen horien kontrol zerrendak eta baita irakaste prozesuaren balorazioa. Material hau oso-oso baliagarria eta erabilgarria da irakasleendako. Guretako ere oinarrizkoa izan da hurrengo urratsa eman ahal izateko, alegia, haur eta lehen hekuntzarako sekuentzia didaktikoak sortu ahal izateko. Atal honetan etapa guztietarako sekuentzia didaktikoak daude: HH, LH, DBH eta BATXILERGOA
Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleendako sekuentzia didaktikoak eta gelaratzeko jarraibideak. Irakasleek euren ikasleen ahozko komunikazio gaitasuna landu nahi badute sekuentzi didaktikoak prest dituzte: egoera eta helburu komunikatibo zehatzekin, testu moldeak, zer landu eta zer jarduera burutu horretarako, kontrol zerrenda...