Ahozkoa ikas- eta irakas-objektua izanen denez, ahozkoa zer den definitzea komeni da, zer den irakatsi behar dena zehazteko eta ikasleek zer-nolako gaitasunak eskuratu behar dituzten jakiteko. Jarraian horren hurbilpen bat eskaintzen da eta horretarako kontuan hartu dira: ahozkoaren ezaugarri eta baliabideak, ahozko motak, Â hizkera motak tartean hizkera ez formala, trebetasun komunikatiboak, inplikatutako gaitasunak...