Sekuentzia didaktikoa diseinatu behar denean ezinbesteko atala da ikasleei eredu gisa aurkeztuko eta erakutsiko zaizkien ahozko ereduak erabiltzea.
Ahozko sekuentzia didaktikoak diseinatu eta gelaratzeko orduan irakasleak ikasleei erakutsiko dizkien ereduak bilatu, aukeratu eta horiekin eginen duen lanketa eta jarduerak zehaztu behar ditu. Orain arteko ibilbideak erakutsi digunez, oro har, irakasleei ereduak aurkitzea kosta egiten zaie, apika, ez dagoelako baldintza berberak beteko dituen eredu bat. Beraz, gure proposamenean ereduak bilatzeko irizpideak hauexek dira:
1-Irakasleak laduko duen sekuentzia didaktikora bete-betean egokituko den eredu perfekturik ez dago.
2-Ahozko eredu bat erabiltzen denean, irakasleak erabakiko du zertarako erabiliko duen eredu hori eta litekeena da sekuentzia didaktiko batean eredu bat baino gehiago erabili behar izatea.
3-Irakasleek, ahozko komunikazio gaitasuna lantzeko prestakuntzaren ondoren, berehala zorrozten dute haien begirada eredu aproposak bilatu eta aurkitzeko, eta horiekin zer landuko duten erabakitzeko.
Ahozko ereduak sailkatuta EIBZko "Ikus-entzunezkoak" bloga
Ahozko eredu batzuk iruzkinekin. Ahozko hizkuntza irakasteko garaian eredu batekin zer landu daitekeen ikusteko. Adibideak.