Dokumentuan sekuentzia didaktikoa diseinatzeko atalak eta horien azalpena xehe-xehe agertzen da. Irakasleak ikasleekin landu nahi duen egoera eta helburu komunikatiboaren eta testu moldearen arabera osatuko du sekuentzian landuko dituen baliabideak.
Irakasleak bere sekuentzia propioa diseinatu nahi duenean betetzeko erabil dezakeen txantiloia.
Sekuentzia didaktikoa gelaratu ondoren beharrezkoa da irakaste prozesuaren balorazioa zein ikasleen ekoizpenen ebaluazioa egitea, kontrol zerrenda erabiliz eta ikasleen ekoizpenen grabazioak ikusita. Hori guztia kontuan hartzea hurrengo sekuentziaren abiapuntua izanen da.