LH6 Bolantak

 BOLANTAK

Nafarroa Behereko hainbat herritan, inauteriek maiatzaren amaiera arte irauten dute. Kabalkada izeneko desfilea egiten dute bolantek.

Bolantek alkandora eta praka zuriak izaten dituzte, kolore askotako zintekin eta kriskitinekin apainduak. Horiekin batera, gerriko gorria, abarketa zuriak lokarri gorriekin, loredun kapela eta zetazko lepokoak eramaten dituzte, zetazko zinta koloretsuekin.

Bolantek zaldikoarekin eta erraldoitxoarekin batera desfilatzen dute. Bi ilaratan joaten dira, saltoka eta oihuka.