LH1 eta LH2   Kaskarotak

 KASKAROTAK

Kaskarotak Uztaritzeko (Lapurdi) mutil dantzariak dira. Alkandora eta praka zuriak dituzte, txapel brodatua, gerriko zabal morea eta koloretako zintak galtzen bi alboetan. Eskuetan bina makilatxo eramaten dituzte. Hamarren bat izaten dira, eta atzetik musikariak joaten dira.

Lau eguneko inauteriak dira Uztaritzekoak: lehen hiru egunetan eskean eta dantzan ibiltzen dira etxez etxe, desfilean. Azkeneko egunean, asteartean, Zanpantzar paseatu eta erre egiten dute.