LH4 Katximorroak

 KATXIMORROAK

Katximorroak, katxiak edo katxiruloak Arabako hainbat herritako pertsonaiak dira. Astearte-inauteri (lekuaren arabera, asteartiya, astearteniota, asteartita ere deitzen zaio) ateratzen dira Lagranen, Apellanizen, Arminon, Barojan eta Kanpezun. Umeei segika ibiltzen dira, makilekin mehatxatuz eta errautsak botaz.

Arabako Errioxan ere ezagunak dira katximorroak, baina ez inauterietan, neguko eta udako solstizioekin lotutako jaietan baizik. Guardiako eta Oiongo jende arrunta irudikatzen dute. Taldeko burua dantzari bikaina izaten da, eta aurkezle- eta gidari-lanak ere egiten ditu. Herri horietan katximorroak Erdi Aroko bufoiekin lotzen dituzte.

Alkandora eta praka koloretsuak janzten dituzte, eta buruan koloretako zapi bat. Gerrian eta lepoan, berriz, zinta gorri-berdeak eta kriskitinak. Ikusleak uxatzeko, eskuan lastoz betetako untxi-larrua izaten dute.