Haratuste hitzaren jatorria "haragi uztea" omen da. Mundu osoan zehar erabiltzen den carnaval edo carnivalen parekoa da (latineko carne ,haragi, eta levare, utzi, hitzetatik dator). Halaber, haragi hitza dago carnal edo carnestolendas hitzetan ere. Ez dio soilik janariari erreferentzia egiten, lotura du haragizko plazerekin ere.
Erdi Aroan beste hainbat izen ere ematen zitzaien, besteak beste antroxu Asturiasen, entroido Galizian eta entrudo Portugalen. Izen horiek guztiak latinetik datoz eta "sarrera" esan nahi dute, inauteriak Garizumako sarrera zirelako. Gaur egun ere horrela deitzen zaie.
Aitzitik, Euskal Herrian gehiago erabiltzen dira iñauteri, ihauteri, aratuste eta iyote hitzak karnabalak baino. Inauteri hitzak jatorri misteriotsua du: inausiaditzarekin lotu izan da, hemen beti inauteriak zuhaitzak inausteko garaian izaten direlako.