Nondik datoz?

Inauteriak, ihauteak, ihoteak edo aratusteak mundu osoan ospatzen dira neguaren bukaeran. Antzina, negua eta udaberria lotzen zituzten jaiak ziren, zarata handia ateratzeko baimena zegoen eta izaki mitologiko gaiztoak uxatzen ziren. Jai horien kutsu kristaua geroagoko bilakaerari zor zaio.