Estrategia nagusia prebentzioa da, eta honetan hauek dira gure helburuak:
Barne diskurtsoa sortu gure arteko erlazio eta errespetuaren inguruan, Bulling-aren atzean dauden jarrerak onartzen ez dituena
Giroa zaindu honelako erasoak ikasleek lekuz kanpo sentitzeko (Dokumentu honetan jasotzen diren prozedurak, patio zaintzak, arreta pasabideetan, Elkarbizitza Batzordeak ...)
Prozedurak ezarri, laster antzemateko eta guztion artean aurre egiteko (Elkarbizitza Batzordeak, tutoretza lanaren jarraipen hurbila, ...)
Hala ere, honelako kasu baten aurrean, ezarritako protokoloa jarraituko dugu (sarean dago jarrita), prozedura zehatz-mehatz jarraituz, informazioa ongi gordez eta dagokion jarraipena eramanez. Honela egin dugu orain arte.