DBH eta Batxilergoko ikasle, irakasleak eta zuzendaritzako kideak biltzen dira ikasturtean zehar Elkarbizitza Batzordeetan. Eraginkorrak izan daitezen maila bakoitzeko Batzorde bat eratuta dugu. Zer egiten da bertan? Ikasle eta irakasleek beren kezkak eta kexak eramaten dituzte bertara, eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko. Gai asko jorratzen dira: ikasle-irakasle harremanak, proposamen zehatzak, egin beharreko konponketak edo garbiketak, ikasleen artean sortzen diren arazoak, ...
Geletako ordezkariek gainontzeko ikasleen kezkak jasotzen dituzte eta gero Elkarbizitza Batzordearen bileretan hitz egin eta erabaki denari buruzko informazioa gelara eramaten dute. Ikasle guztiek dute Elkarbizitza Batzordearen bileren berri.
Oso tresna baliotsuak dira eguneroko dinamika partehartzaile eta zabala lortzeko. Ikasleek berea plazaratzeko esparru bat bertan dute eta irakasleokin edozein gaiz hitz egiteko, modu antolatu batean. Guztion adostasunean, ahal bada, erabakiak hartzen dira.
Maila bateko gelako ordezkariak.
Zuzendaritzako kide bat, Orientatzailea, mailako irakasle bat.
Bilera gela
Klase ordu bat.
1.- Partaideen aurkezpena.
2.- Batzordearen helburuak.
Klaseko giroa eta harremanak aztertu.
Elkarbizitzarako behatokiak proposatzen dituen jarduerak aurrera eraman
- Taldean, ikasleen artean sortzen diren harreman arazoak aztertu.
- Ikasle eta irakasleen arteko harremanak hausnartu.
Euskararen erabilera klasean, patio orduetan, irteeretan.....baloratu.
Klaseko emaitzak aztertu eta hobekuntzak proposatu.
Institutuko gertaera bereziri buruz hitz egin.
Noiz izango dira bilerak?
Ohikoak : aurrebaluazio eta ebaluazio saioen ostean. Egun eta ordu desberdinetan
Ez ohikoak: beharrak ikusten ditugunean.
3.- Aurrebaluazioaren inguruan zenbait iruzkin
4.- Zure gelako giroa eta harremanak
5.- Norberak lekarkeena