Koldo Mitxelena Institutuan antolatzen diren EKINTZA OSAGARRIAK
balio hezitzailea izateaz gain
elkarbizitza ona bultzatzeko baliabidea ere badira
Hori dela eta, ikastetxeko martxan jarrera edota portaera desegokia izan duen ikaslea ekintza hauetatik kanpo gera liteke, irakasle taldeak hala erabakiko balu.
Alde batetik, antolaketa eta burutze lana, IRTEERA edo EKINTZA AURRERA ERAMATEA:
Data eta ordutegia zehaztu, beharreko koordinazioaz
Laguntzaileak izendatu
Gurasoei informazioa pasatu
...
Beste aldetik, IKASLEEKIN:
Ekintzaren helburuak zehaztu eta ikasleei zehatz mehatz azaldu
Ikasleengandik zer espero den adierazi
Kurtsoan zehar portaera desegokia izan duten zenbait ikasleri ekintza horretan parte hartzea ukatu diezaieke
Ikasleengandik zer espero den zehaztea garrantzitsua da:
arretaz entzutea
jarrera aktiboa izatea: galderak egin, interesa adierazi ...
ekintzarekin erlazionatutako zer lan eskatuko den bueltan (fitxa, debatea ...)
jasotakoa eskertzea: monitoreei eskerrak emanez, agurtzen ...
euskara erabiltzea, eskola jarduera baita
Baloratuko da bai ekintza bera bai ekintzaren baliogarritasuna
Ekintza bakoitzak izango du bere irizpide eta eskakizun berezkoa, baina honako irizpide komunak ere baditugu Koldo Mitxelena Institutuan:
Ikasleak azaldu duen interesa
Ikasleak bidaian joan/etorrian izandako portaera
Ikasleak ekintza burutzean izan duen portaera
Ikasleak euskara erabili duen
Ikasleak besteekiko izan duen begirunea (ikaskidea, irakaslea, monitorea ...)