“Etorkizun positibo baten sorrera gizakien arteko elkarrizketarekin hasten da. Talde edo erakunde bateko partaide batek berritzeko egin dezakeen inbertsiorik sinple eta eraginkorrena zera da:besteekin hizketan hasi, erantzunak inportanteak balira bezala.”
Zer da World Kafe bat?
Ideia sinple baina dotore bat galdera garrantzitsuei buruz eztabaidatzeko.
World Kafe bateko elkarrizketa sare bizi bat sortzeko modu bat da garrantzia duten kontuen inguruan eztabaidatzeko. World Kafe bateko elkarrizketa bide sortzaile bat da, non partaide guztiek laguntzen duten, jakinduria konpartitzen duten eta ekiteko aukerak bilatzen dituzten.
World Kafe bateko elkarrizketa batean, elkarrizketa txiki eta pribatuak egiten dira mahai txikien inguruan eta giro lasai batean, Europako Kafe batean egon daitekeena bezalakoa. Elkarrizketetan zehar, parte hartzaileak talde batetik bestera doaz, eta batetik bestera eramaten dituzte beren bizitza eta lanetan garrantzitsuak diren galderei buruz dituzten iritziak. Modu horretan, harreman berrien sarea hazi eta hazi egiten da, bai eta partekatu den ezagutza ere.
World Kafearen diseinua berritzailea da: komunitate batean guztion iritziak entzutea bultzatzen du, ikuspegi desberdinak irekitzea bideratzen du, elkarren errespetua sortzen du, eta eragiteko aukera berriak aurkitzen laguntzen du.
PROSTITUZIOA HIZPIDE
Martxoaren 7an, KM Iean, EMAKUME LANGILEEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzeko WORLD KAFE bat antolatu genuen, PROSTITUZIOA izpide hartuta. Gaian adituak ziren pertsonak gonbidatu genituen, hain konplexu eta zaila den gai honetaz gure ikasleekin solasean aritzeko. Bereziki aipatzekoa da, ikasle talde baten partehartzea antolaketan eta ezatabaida mahaietan.
PARTEHARTZAILEAK:
HIESAren aurkako BATZORDEA: Mikel Resa (Sexologoa).
HIESAren aurkako BATZORDEA: Claudia Lissette (IHESAren kontrako programaren arduraduna).
LANBROA DEBEKATZEAREN ALDEKO FEMINISTA: Begoña Ferro (Prostituzioaren legalizazioaren kontra).
LEGALIZAZIOREN ALDEKO FEMINISTA Elo Mayo (Prostituzioaren legalizazioaren alde). T-4: Marco Imbert (Gizonezko prostituzioa).
ARARTEKOA: Julia Hernández (Prostituzioa eta legedia. Legediaren aldaketa).
EMAKUNDE: Ander Bergara (Gizartearen irakurketa eta proposamenak prostituzioaren aurrean).
GAZTE ASANBLADA: Ikasleak (Haur prostituzioa).
GIZONDUZ Emakunderen ekimena: Ritxar Bacete (Rolak bikotean).
GIZONDUZ. Emakunderen ekimena: Eduardo Portilla (Gizonak matxismoaren aurka).
GAZTE ASANBLADA: Ikasleak (Prostituzioa komunikabideetan). GIZARTERAKO: Chelo Ordejón (Prostitutekin lanean).