Koldo Mitxelena BHIko Harrera Plana gure Institutuko Hezkuntza Proiektuarekin eta Bizikidetza Planarekin bat dator, Bizikidetza Planean jasota dauden lan ildoak eta IHPn agerian dauden filosofia eta balioak Harrera Plan honen aurkezpena eta justifikazioa direlarik.
Edozein hezkuntza prozesuan bai irakasleek, ikasleek, familiak eta irakasleak ez diren pertsonek parte hartu behar dute era aktiboan, bai eta inguruko komunitatea ere.
Hori dela eta, inplikatuta dauden sektore guztientzako harrera plan berezia diseinatu da, batetik, gure komunitateko partaide den edozein pertsona aintzat hartuz eta, bestetik, pertsona arteko harremanak sustatzeko beti errespetuzko jarrera izateko eta guztiok garrantzitsuak garela uste osoa izateko hasieratik bideak jarriz. Gainera, komunikazio egokiak pertsonen hezkuntza proiektuan partaidetza eta elkarrekintza errazten duelakoan gaude.