Koldo Mitxelena Institutuan abiapuntu eta ildo nagusi gisa ditugun baloreak eguneroko bizitzara eramaten saiatzen gara, momentu eta modu askotan. Dokumentu hau prozedura hauek hitzez eta modu antolatu batean jartzeko modu bat da, bizitza paper batzuetan nekez bil daitekeela jakin badakigun arren. Ez dago berrikuntzarik edo aldaketa berezirik: egiten duguna ordenatu eta jasotzen saiatu gara.
Gure gelako errealitatea anitza da: ikasleek behar eta nahi desberdinak dituzte. Aniztasun horri erantzun egokia emateko, ikasle bakoitzarekin egiten duguna baino inportanteagoa da gelako praktika guztiak berraztertzea eta berritzea.
...