BIZIKIDETZA BEHATOKIA
Elkarbizitza Behatzeko tresna, Eskola Kontseiluko kideez osatua. Informazioa jasoko du, inkeste eta elkarrizketen bidez eta txostena egingo du urtearen amaieran. Proposamenak ere plazaratu ditzake Bizikidetzaren arloan hobekuntzak egiteko asmoaz
BIZIKIDETZA PLANAREN ALDEAK
Bizikidetza Plana urtero egiten da institutuan eta bertan bilatzen dena honakoa da:
SENTSIBILIZAZIOA EGITEA:
Ildo honetatik kanpaina eta ekintzak burutzeko
DIAGNOSIA EGITEA:
Gure institutuko errealitatea hobeto ezagutzeko (batez ere Behatokiaren funtzioa da)
PLANIFIKAZIOA EGITEKO:
Aldatu beharrekoa eta txertatu behar diren berrikuntzak antolatzeko
Plan hau garatzeko ardura eskola komunitate osoak du eta Bizikidetza Behatokiaz gain institutuko beste talde eta pertsonak arituko dira ezarritako helburuak lantzen (irakasleen prestakuntza taldeak, Elkarbizitza Batzordeak, Guraso Elkarteko kideak ...)