Askotan BITARTEKARITZA beharrezkoa da, arazo batean,. Gure institutuan, ohiko arazoei irteera emateko daukagu bitartekaritza bideratzeko modu desberdinak:
Tutorea, lehen mailako bitartekaritza lanetan
Elkarbizitza Batzordea, heltzen zaizkion arazoetan
Zuzendaritzako kideak
Beste bitartekariren bat ere egon daiteke egoerak eta baldintzek hala eskatuko balute (irakaslea, ikaslea, gurasoa, ...)
Gure ohiko prozedura honakoa izan daiteke:
Bakoitzari entzun: nola sentitzen den eta zergatik; entzun, hitz egin, gauzak argitu eta askotan ere idatziz jartzea eskatu egiten zaio (objektibatu egiten da)
Gero, bigarren momentu batean enpatia lantzen da, galderen bidez, ... (bestearen ikuspuntuak ezagutarazi)
Konponbiderako urratsak:
Inplikatutakoei eskatzen zaie espresatzeko (idatziz edo ahoz) zer dauden prest egiteko arazoa konpontzearren, zer proposa dezakete beren aldetik (ez hainbeste zer eskatuko litzaiokeen beste aldeari)
Hortik bilatzen da adostasun-konpromezua alde bion artean
Jarraipen moduak adosten dira eta jarraipena egiten da konpromezuen betetze maila bermatzeko