Gure balore eta abiapuntuak honakoak dira (“Ikastetxearen ildo eta printzipio nagusiak” dokumentutik jasota):
Guztion arteko errespetua eta tolerantzia
Zintzotasuna, egiazaletasuna
Sentikortasuna
Elkarbizitzarako denon ardura eta konpromisoa, adiskidetasunaz
Ikasleak beren buruaren jabe, libre, arduratsu eta kritikoak nahi ditugu
Gizarteko bidegabekeriez kontzientzia, elkartasuna garatuz
Hezkuntza eginkizunean ikasleen partehartze aktiboa
Lanerako ohitura eta jakinmina
Euskara da gure komunikazio hizkuntza eta bere erabilera sustatuko da
Euskal Herriko errealitate eta kulturarekiko arreta berezia
Beste kulturak ezagutzeko jarrera irekia
Balore hauek lantzeko irizpide nagusi batzuk ditugu:
Baloreak biziz transmititzen dira, ez hainbeste hitzez. Horregatik irakasleon eredua gure baliabiderik eraginkorrenetakoa da.
Koherentzia behar dugu gure mezuak sinesgarriak izango badira. Ikasleok errespetatuak eta onartuak sentitu behar dira, haiei errespetua eta onarpena eskatu behar badiegu.
Arazoen aurrean ikuspegi hezitzailea hobetsiko dugu, gure irakasle funtzioarekin bat datorrena: ikasleak heziz doaz eta gure laguntza behar dute gogoeta egiteko, konpromezuak hartzeko, erabakiak hartzeko, ...
Jarrera zabala behar da beste pertsona, bera dagoen lekutik eta bizi duen errealitatetik dituen kezkak eta beharrak ulertzeko. Enpatia derrigorrezkoa dugu elkarbizitzare n inguruko erabakiak hartzeko.
Prozedura desberdinekin bultzatuko dugu parte hartzea eta konpromezua, ikastetxea guztiok propio sentitzeko eta inplikazio eraginkor positiboa bideratzeko:
Elkarbizitza gestionatzeko guztion partaidetza da lehen urratsa, guztion borondatean oinarritzen baita, neurri handi batean, elkarrekiko hartu-emanaren estiloa.
Institutua ikasleak hezitzeko esparrua da, bai ikasgaietako eguneroko lanean, baita beste jarduera eta harramanetan ere. Garrantzitsua da ikasleak institutuan garapen pertsonal eta sozialerako bideak aurkitzea, eta horretarako beren parte hartzea beharrezkoa da.
Komunikazio esparruak eta zubiak funtsezkoak dira elkarbizitzaren gora-beheretan esku hartze izateko. Guztiok eduki behar ditugu bideak kritikak egiteko, proposamenak bideratzeko ... Komunikazio esparru hauek estabilitatea behar dute, ohitura bihurtzea garrantzitsua da. Esparru hauek formalak eta ez-formalak izan daitezke.
Arazoak eta tirabirak egongo direla dakigunez, arazoen muinaz gain, arazo hori bideratzeko prozedurak landuko ditugu bereziki, jarrera eta portaeretan eragin nahi badugu. Arazoei nola egiten diegun aurre definituko du gure jardun pedagogikoa, ez hainbeste arazo horien edukia.