ZER DA?
Egiturei dagokienez, Bizikasi ekimenak ikastetxe bakoitzean BAT (Bullyingaren Aurkako Taldea) egitura sortzea ebazten du, lau kidek osatua: ikastetxeko zuzendariak, ikasketaburuak, orientatzaileak eta bizikidetza-arloaz arduratzen den irakasleak.
FUNTZIOAK
Talde horrek koordinatuko du jazarpen-kasuak ebazteko prozesua.
Honek gidatuko ditu, Bizikidetza Behatokian jasotako iradokizunak aintzat hartuta, ikastetxean bizikidetza positiboaren esparruan garatu beharreko ekintzak.
Ebaluatuko ditu ikastetxeko bizikidetza positiboaren maila
¿QUÉ ES?
La iniciativa BIZIKASI prevé una comisión formada por la directora del centro, la jefatura de estudios, orientadora y el profesor o la profesora encargada del ámbito de la convivencia.
Este grupo de personas conformará el equipo BAT (grupo contra el bullying, por sus siglas en euskera)
FUNCIONES
Coordinar el proceso de resolución de los casos de acoso
Proponer las diferentes actividades que se llevarán a cabo en el centro educativo para la construcción de la convivencia positiva con la ayuda de las sugerencias recogidas en el Observatorio de Convivencia del centro.
Evaluar el nivel de convivencia del centro
(https://bizikasi.euskadi.eus/eu/)
XEDEA
Bizikasi ekimenak lagundu nahi du ikastetxeak elkarbizitza positiborako espazio seguruak bilakatzea, hau da, inolako jazarpen-egoerarik onartuko ez dutenak. Izan ere, hori lortzea ezinbestekoa da hezkuntza sistemaren xede nagusia betetzeko: ikasle guztien garapen pertsonalean lagundu eta konpetentziak eta tresnak ematea herritar aktibo eta arduratsu gisa parte har dezaten gizartean.
HELBURU NAGUSIA: ikastetxea indarkeriarik gabeko gunea.
(Lehenengo esku-hartze maila)
1.HELBURUA: Hezkuntza-komunitateko eragile guztiak prestakuntzaren bitartez sentsibilizatzea eta kontzientziatzea.
2.HELBURUA: BAT taldea sortu eta sendotzea ikastetxeko elkarbizitza positiborako.
3.HELBURUA: Elkarbizitzarako Eskola Behatokia sortu eta sendotzea.
4.HELBURUA: Metodologia, curriculum eta antolaketari buruzko erabakiak hartzea ikastetxean elkarbizitza positiboa sustatzeko.
5.HELBURUA: Ikasleen arteko harreman pertsonalen kalitatea ezagutzea ahalbidetzen duten komunikazio-kanalak ezartzea eta jazarpen kasu posibleak hautemateko eta ebaluatzeko estrategiak finkatzea.
6.HELBURUA: Indarkeriarik gabeko ikastetxe bat lortzeko jarduketa mailakatuak garatzea.
(Bigarren esku-hartze maila)
1.HELBURUA: Arrisku-faktoreak ezagutu eta eskola jazarpenaren susmoa dagoenean esku hartu.
2.HELBURUA: Ageriko eskola-jazarpen kasuak errotik ezabatzeko esku-hartzea.
(Hirugarren esku-hartze maila)
1.HELBURUA: Ekimenaren jarraipena eta ebaluazioa egitea garatzen den alor guztietan.