DBH eta Batxilergoko ikasle, irakasleak eta zuzendaritzako kideak biltzen dira ikasturtean zehar Elkarbizitza Batzordeetan. Eraginkorrak izan daitezen maila bakoitzeko Batzorde bat eratuta dugu. Zer egiten da bertan? Ikasle eta irakasleek beren kezkak eta kexak eramaten dituzte bertara, eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko. Gai asko jorratzen dira: ikasle-irakasle harremanak, proposamen zehatzak, egin beharreko konponketak edo garbiketak, ikasleen artean sortzen diren arazoak, ...
Geletako ordezkariek gainontzeko ikasleen kezkak jasotzen dituzte eta gero Elkarbizitza Batzordearen bileretan hitz egin eta erabaki denari buruzko informazioa gelara eramaten dute. Ikasle guztiek dute Elkarbizitza Batzordearen bileren berri.
Oso tresna baliotsuak dira eguneroko dinamika partehartzaile eta zabala lortzeko. Ikasleek berea plazaratzeko esparru bat bertan dute eta irakasleokin edozein gaiz hitz egiteko, modu antolatu batean. Guztion adostasunean, ahal bada, erabakiak hartzen dira.