Zer ikasi duzu?

Nola egingo zenuke aurrerantzean?

Saioaren hasieran, agindutako diplomak banatuko dira.

Horren ostean, denbora emango da egindakoa gogoratzeko, eta hausnarketa txosten batean laburbiltzeko.

Azkenik, balizko egoera berri batean ikasitakoa aplikatzeko ariketa bat egingo da.

1- Proiektuaren txostena

Irakasleak Google Classroom-en jarriko du txostena egiteko txantiloia eta aurreko saioan egindako dorreen argazkiak. Ikasleek atalak bete beharko dituzte eta txostena eman. Hona hemen txostenaren txantiloia:

Txostena egiteko txantiloia: paperezko dorrea

2- Ikasitakoa ikasita, nola planteatuko zenukete beste egoera batean beharrezko egitura eraikitzea?

Demagun arazo hau konpontzeko eskatzen zaizuela:

  • Maketa batean, 1 kg-ko pisua duen pieza bat kokatu behar duzue.
  • Azpitik, 10 cm-ko altuera duen tartea (tunela) utzi behar da, eskalaz egindako tren bat pasatzeko.
  • Horretarako, zubi bat eraiki behar da, 20 cm-ko plastikozko lastotxoak eta plastilina erabiliz.

Materiala ez dago mugatuta, hau da, nahi duzuen lasto-kopurua erabil dezakezue. Nola egingo zenukete zubiaren diseinua?

Ez duzue egitura hori eraikiko. Paperean, haren diseinua azaldu behar duzue. Horretarako, marrazkiak, datuak eta azalpen idatziak erabili beharko dituzue.