Elementu

erresistenteak

Aurreko saioan, ondoko bideo hau etxean ikusteko agindu zaie ikasleei. Han deskribatzen dira egituretan erabiltzen diren ohiko elementu erresistenteak.

Egiturak 4.mp4

Saioaren hasieran, denen artean bideoan agertzen diren detaileak komentatuko dira. Azalpena ulertu den egiaztatzeko, galdera batzuk egingo dira ahoz:

  • Zer bi elementu erabil daitezke gainean pisuari eusteko, azpian espazio hutsak sortuta edo pasatzeko lekua utzita?

  • Harrizko arkuak osatzen dituzten piezek zer forma izaten dute?

  • Zer esfortzu jasaten dute eskuaireek?

  • Zer elementu bertikal erabiltzen dira pisua bermatzeko?

  • Bideoan, kable-ilarak dituzten hiru zubi ikusten dira. Zer dira kable haiek?

  • Zer iruditan agertzen dira diagonalak?

Hiru ariketa proposatuko dira, kontzeptuak finkatzeko.

1- Identifikatu elementuak (Google inprimakia)

Ikasleek saiatu behar dute hainbat objekturen elementu erresistenteak identifikatzen. Ariketa hau banaka eta ordenagailuan egin beharko dute.

2- Egin kontzeptu-mapa (Google Docs testu-dokumentua)

Kopiatu "Formak" atalean sortutako kontzeptu-mapa eta definizioa beste dokumentu batean.

Lana osatzeko, gehitu han "Esfortzuak" zein "Elementu erresistenteak" atalen eskemak.

3- Erantzun galderak (Google Docs testu-dokumentua)

Ondorengo dokumentu hau zabalduko dute Classroomen eta galderak bertan erantzungo dituzte.


Ariketa: elementu erresistenteak - galderak erantzun

Etxeko lana:

Saioaren bukaeran, ikasleei eskatuko zaie etxean ondorengo bideo hau ikusteko. Bideoa behar beste aldiz ikusi ahal izango dute. Hurrengo saioaren hasieran, azaldutako kontzeptuak komentatuko dira eta sor litezkeen zalantzak argituko.

Egiturak 5 - Erresistentzia eta egonkortasuna.mp4


Kontrol-galdera:

Ikasleei galdera erraz bat egingo zaie, etxean bideoa ikusi dutela egiaztatzeko. Erantzuteko epea hurrengo eskola-saiora artekoa izango da. Hau da galdera:

“Azken azalpena grabitate-zentroarena da. Zer koloretakoa da hiru oreka-posiziotan agertzen den ontzia?”