Esfortzuak

Aurreko saioan, ondoko bideo hau etxean ikusteko agindu zaie ikasleei. Han erakusten da egituren piezek zer esfortzu-mota jasan behar izaten duten.

Egiturak 3.mp4

Saioaren hasieran, bideoan agertzen diren detaileak komentatuko dira denen artean. Azalpena ulertu den egiaztatzeko, galdera batzuk egingo dira ahoz:

  • Bideoan, haizea jarri du adibide; baina zer karga mota irudikatzeko, finkoa ala aldakorra? Eta pisua?

  • Bi herri-kirolen irudiak agertzen dira: lasto-altxatzea eta sokatira. Zer esfortzu mota irudikatzen dute ?

  • Tranpolin baten irudia ikusi dugu. Zer esfortzuren adibidea erakusteko?

  • Bihurdura-esfortzuaren adibiderik gogoratzen duzue? Eman bat.

  • Zer egoeratan eutsi behar izaten diote elementuek konpresioari?

Hiru ariketa proposatuko dira, kontzeptuak finkatzeko.

1- Esfortzuak hainbat puntutan (Google Docs testu-dokumentua)

Aztertu ondoko irudi hauek eta idatzi puntu bakoitzari dagokion esfortzuaren izena.

1- Zabuaren jarlekuetan:

2- Jarlekuak eskegitzeko soketan:

3- Goiko barraren erdialdean:

4- Zabuaren hanketan:

5- Goiko barraren ertzetako bermeetan:

1- Garabiaren pilarean

2- Garabiaren besoan

3- Pisua eusten duen sokan

2- Liburuak apalategian (Google Docs testu-dokumentua)

Apal baten gainean, 16 liburu kokatu behar ditugu. Ohiko moduan (ilaran) egin beharrean, apalaren erdian bata bestearen gainean pilatuta ipintzea bururatu zaigu. Apala nabarmen kakotzen (okertzen) ari zela ikusita, liburuak hartu eta ilaran ipini ditugu. Baina, pentsatzen hasita, liburuek ez al daukate pisu bera kasu bietan? Zergatik okertu da orduan apala?

Jarri binaka, eztabaidatu gaia eta idatzi atera dituzuen ondorioak, nork bere hitzetan.

3- Identifikatu esfortzuak (Quizizz galdetegia)

Kontzeptuak barneratzen laguntzeko, ariketa bat egingo dute ikasleek. Helburua da hainbat iruditan agertzen diren esfortzuak identifikatzea. Quizizz tresna digitala erabiliko da, galdetegia banaka erantzuteko.

Esfortzuak identifikatu- Quizizz.pdf

Etxeko lana:

Saioaren bukaeran, ikasleei eskatuko zaie etxean ondorengo bideo hau ikusteko. Bideoa behar beste ikusi ahal izango dute. Hurrengo saioaren hasieran, azaldutako kontzeptuak komentatuko dira eta sor litezkeen zalantzak argituko.

Egiturak 4 - Elementu erresistenteak.mp4


Kontrol-galdera:

Ikasleei galdera erraz bat egingo zaie, etxean bideoa ikusi dutela egiaztatzeko. Erantzuteko epea hurrengo eskola-saiora artekoa izango da. Hau da galdera:

“Zutabe zuria agertu baino lehen ikusten diren bi pilareak zer materialetakoak dira?”