Dorrea eraikitzea

Saio honetan, aurretik erabaki den moduan eta irakasleak emandako materiala erabiliz eraiki behar dira dorreak. Ager daitezkeen arazoak konpontzeko diseinu-aldaketak egin behar direnean (piezak gehitu, formak aldatu eta abar), haiek paperean azaldu beharko dira dagozkien marrazkiak eta azalpenak gehituz.

1 - Materiala

Zeloaz eta artaziaz gain, dorrea eraikitzeko 10 orri emango zaizkio talde bakoitzari. Orrion azalera osoan, ikastetxeko logoa eta taldekideen izenak agertuko dira.

2 - Denbora

Proiektua osorik egiteko bi ordu eman zaie ikasleei. Aurreko saioan taldeak antolatzen erabilitako denbora eta saioaren bukaeran tailerra batzen erabilitakoa kontuan izanda, 15-20 minutuko tartea egon beharko luke oraindik. Denbora-tarte hori hurrengo saioan erabiliko da dorrea eraikitzen bukatzeko.