Arazo-egoera

DBH osoan, hainbat gai jorratuko dituzue teknologia arloan: elektrizitatea, mekanika, hainbat materialen lanketa –egurra, metala, plastikoa...– eta abar. Gai haietan ikasiko duzuenak proiektu propioak diseinatu eta eraikitzeko balioko dizue.

Sortuko duzuen proiektu bakoitzak egitura bat izan beharko du ezinbestean, eta hura izango da pisuari eta bestelako indarrei eutsiko dien atala; hezurdura, nolabait esateko.

Baina, DBHko 1. mailako ikasleak izanik, oraindik ez duzue inoiz horrelako proiekturik egin. Eta, logikoa denez, zalantza ugari izango dituzue. Gai izango al zarete eskatutako baldintzak betetzen dituen egitura bat egiteko? Nola egin? Eroriko al da?...

Bai, ziur; eta ibiltzen oinez ikasten denez, zenbat eta proiektu gehiago eraiki, orduan eta egitura hobeagoak egingo dituzue. Gainera, gure inguruan egiturak nonahi topatzen ditugu eta asko ikas dezakezue haiek aztertuz.

Hala ere, erronka ez da makala! Gaiaren bukaeran, irakasleak eskatutako baldintzak betetzen dituen egitura bat eraiki beharko duzue taldeka. Ausartuko al zarete?

Ea nork egiten duen onena!