Autoebaluazioa

Saioaren hasieran, 10 minutu emango zaie ikasleei etxerako agindu zaien eskemaren inguruan hitz egiteko. Helburua da izandako zailtasunak edo arazoak antzematea, eman beharreko urratsak argitzeko. Lan hori nork bere kabuz bukatu beharko du.

Saio honetan, ariketa kolektiboa egitea, zalantzak argitzea eta nork bere burua neurtzea lortu nahi da, ikasitakoa finkatzeko.

1- Argitu zalantzak

Zalantzazko puntuak denen artean detektatu, eta argitzen saiatuko gara.

Horretarako, argi ez dauden atalak edo kasuak zein diren adierazteko eskatuko zaie. Ikasleek elkarri laguntzea sustatuko da, haiek argitzeko.

2- Taldeko errepaso orokorra: Kahoot

Unitate honetan egindako hainbat ariketa nahastu eta bakar batean biltzen ditu oraingo jarduera honek. Ariketa honetan lortutako puntuazioa ez da ebaluazio-kalifikazioan kontuan hartuko; helburua da taldearen indarra aprobetxatzea, aurreko saioetan ikasitakoa gogoratzen motibatzeko eta nork bere egoera egiaztatzeko.

Errepasoa Kahoot!.pdf

3- Bete autoebaluaziorako inprimakia (autozuzentzen den Google Docs-eko inprimakia)

Banaka, ordenagailuan, galdera sorta erantzun beharko dute ikasleek. Emaitza momentuan jasoko dute automatikoki, sor litezkeen akatsak antzemateko aukera izateko. Ariketa honek ez du ebaluazio-kalifikazioan eraginik izango.

Hurrengo saioan izango da kalifikaziorako pisu handiena izango duen proba idatzia.