Jarduera bakoitzaren aurreko saioan 3-4 minutuko azalpen-bideo laburra ikusgai jarriko da Classroom plataforman, eta ikasleei etxean ikusteko aginduko zaie. Bideoarekin batera, kontrol-galdera ipiniko da, ikasleak bideoa ikusi duela egiaztatzeko.
Hurrengo saioan, lehenengo 10 minutuak azaldutako edukiak freskatzeko erabiliko dira: denen artean bideoa gogoratuko da eta zalantzak argituko. Irakasleak galderak egingo dizkie ikasleei horretarako. Behar izanez gero, gelan berriro ikus daiteke bideoa.
Ikasleek aukera daukate edozein momentutan aurreko azalpenak ikusteko, gelako ordenagailuak erabiliz (aurikularrak behar dira).
Gelan askotariko jarduerak garatuko dira, eta ikasleei zailtasunak gainditzen lagunduko die irakasleak.
Jarduerak taldekoak zein bakarkakoak izango dira.
Taldekako jardueretan, irakasleak behaketa-txantiloia erabiliko du, eta hura hartuko du kontuan ebaluatzeko.