Taldeko diseinuak

Bildu taldeka, adostu diseinua eta entregatu.

Saio honetan, diseinua eta plangintza faseak garatuko dira. Irakasleak eratutako biko edo hiruko taldetan elkartuko dira ikasleak.

Une horretatik aurrera, proiektua egiteko denbora (2 h) neurtzen hasiko da.

1- Adostu eta garatu diseinua.

Lehendabizi, eraiki behar den paperezko dorrea egiteko, aurreko saioan ikasle bakoitzak izan dituen ideiak eta proposamenak aztertu beharko dira, eta taldeak erabakiko du zer egingo duen.

2- Azaldu diseinua paperean, eman irakasleari eta jaso eraikitzeko materiala.

Ondoren, idatziz eta marrazkien laguntzaz azaldu beharko da dorrearen eraikuntza nola gauzatuko den. Ezinbestekoa da argi zehaztea nola erabiliko den dorrea eraikitzeko dauden 10 orrietako bakoitza: nola moztu, nola tolestu… behar diren orriak, pieza guztiak lortzeko. Era berean, pieza horiek nola muntatuko diren argi azaldu behar da.

Behin diseinua bukatuta, irakasleari eman behar zaio eta hark nahiko argia dela irizten badio, dorrea eraikitzeko markatutako 10 orriak, artaziak eta zeloa jasoko du taldeak.

3- Eraiki.

Behin diseinua onartuta eta materiala jasota, taldea dorrea eraikitzen has daiteke.