Zer dakizu egituren inguruan?

Gelan, talde handian, ariketa egin eta galdera sortari erantzungo diote ikasleek, hausnarketa kolektiboa sortzeko. Horrela, gai berriarekin hasi aurretik, irakasleak jakingo du zer dakiten egiturez, formak eta materialak hautatzeko irizpideez eta sor daitezkeen arazoez. Eta, era berean, planteatuko zaizkien egoeretara eta arazoetara hurbiltzeko ere balioko du.

1 - Galdera sorta: Zer dakizu egituren inguruan?

Lehendabizi galdera batzuk egingo dira, zenbait egoera irudikatuz. Ikasleen erantzunak aztertuko dira, gai bakoitzaren inguruan denen artean hausnartuz. Jarduera hau Kahoot! aplikazioaren bidez egingo da, eta horretarako, ordenagailuak erabiliko dira. Hemen dago ariketaren lotura:

1.1 - Zer dakizu egituren inguruan - Kahoot!.pdf

2 - Ariketa: Erakustoki birakaria

Ikasleak hiruko taldetan banatuko dira. Ondoren, "Erakustoki Birakaria" ariketa emango zaie, euren artean eztabaidatu eta erantzunak adostu ditzaten. Jarduera guztiak bezala, ariketa hau ere Classrooom plataforman eskegiko zaie testu-dokumentu formatuan. Bertan, erantzunak idatzi beharko dituzte eta entregatu.

Ariketa - Erakustoki birakaria

Etxeko lana:

Saioaren bukaeran, ikasleei eskatuko zaie etxean ondorengo bideo hau ikusteko. Bideoa behar beste aldiz ikusi ahal izango dute. Hurrengo saioaren hasieran, azaldutako kontzeptuak komentatuko dira eta sor litezkeen zalantzak argituko.

Egiturak 1.mp4


Kontrol-galdera:

Ikasleei galdera erraz bat egingo zaie, etxean bideoa ikusi dutela egiaztatzeko. Erantzuteko epea hurrengo eskola-saiora artekoa izango da. Hau da galdera:

“Bideoaren erdialdean, mendian dagoen zubi eseki luze baten argazkia ikusten da. Zer dago idatzita argazkiaren gainean?”