DBH 1 - Matematika

Web orri hau DBH 1eko MATEMATIKA arlorako erabiliko den liburu birtuala da.

Unitate Didaktiko bakoitzak estruktura bera jarraitzen du beti:

  • Gai berri bakoitza film bateko edo serie bateko eszena batekin hasiko da. Normalean bertsio originalean aurkituko dugu eszena, eta bideoaren aukeren artean azpitituluen hizkuntza (English ala Euskera) aukeratzeko beta izango dugu. Behin eszena ikusita, honen inguruko galderatxo batzuk daude gaiaren inguruko gogoeta egiteko.
  • Teoria: Bertan gaiarekin zerikusia duen teoria dena azalduko dugu
  • Eskema: Gaiaren estruktura eta laburpena emango duen mapa mentala edukiko dugu.
  • Nola egiten da?: Gai askotan izango dugun atala da hau. Ariketa mota bakoitza nola egiten den adierazten duen bideotxoak ikusteko aukera izango dugu.
  • Ariketak: Gaian zehar landuko ditugun kontzeptuen inguruko ariketak.
  • Birpasa ariketak: Azterketara begira etxean lan egin ahal izateko ariketak dira.

Informazio gehiagorako: ARRIGORRIAGA BHI MATEMATIKA MINTEGIA

Kurtso hasierako informazioa

MATEMATIKA 1 - Ikasturte hasierako_informazioa