10 UD - Planuko Geometria

Ezta bat gutxiago ere

(Yi ge dou bu neng shao)

Urtea: 1999

Zuzendaria: Yimou Zhang

Aktoreak: Minzhi Wei, Huike Zhang, Zhenda Tian

Laburpena:

Urruneko mendi-herrixka batean, irakasle ordezkoa behar dute hilabete baterako. Herriko alkateak 13 urteko neskatxoa, Wei Minzhi, baino ez du topatu. Eskolako irakasleak egun bakoitzerako klarion bana utzi dio bere ordezkoari eta honako promesa egin: bera itzultzen denean ikasle batek ere ez badu eskola utzi, 10 yuan extra ordainduko dizkio.

Egun batean, klaseko iskanbilatsuena, Zhang Huike, hirira alde egiten du lan egitera, pobreziak jota. Orduan, Minzh irakasleak, kemen handiz, berriz eskolara ekartzeko erabakia hartzen du eta klaseko beste 26 haurrak hartuta, bere bila joaten da. Bitartean, mutikoa galduta eta janari eske dabil kalean. Minzhi irakaslearen adoreak Huike salbatuko du eta, bide batez, herriko eskola ere.

IMDB-tik itzulita

Not One Less -Yi ge dou bu neng shao 1999.mp4

Galderak:

  • Zenbat diru behar du hiru autobus txartel erosteko?
  • Zenbat adreilu mugitu beharko lirateke diru hori lortzeko?
  • Zenbat lanordu egin beharko lituzkete?
  • Zenbat egun egin beharko dute lan?
  • Nola konpontzen dute azkenean autobus txartelaren arazoa?