06 UD - Sistema Metriko Hamartarra

Yo hice a Roque III

Urtea: 1980

Zuzendaria: Mariano Ozores

Aktoreak: Andrés Pajares, Fernando Esteso, Antonio Ozores, Rafael Hernández, Narciso Ibáñez Menta, Mirta Miller, Florinda Chico

Argumentua: Roque Hirugarrena Gonzalez (Andres Pajares) kilo gehiegi hartu dituen jockey-ohi famatua bere lagun Federicorekin (Fernando Esteso) bizi da. Federicok ezin du Roque kalera bota txikitan bizia salbatu ziolako. Roque gimnasio batera joaten da soberako kiloak galtzeko intetzioarekin eta noizbait berriz ere jockey izateko esperantzarekin. Gimnasioan jakin du Kid Botijak, espainiar boxealari famatuak, bere titulua finkatu nahi duela Europar Txapelketarako, eta norekin borrukatu bila dabilela. Dirutza eskaintzen dute eta Pacok, gimansioko jabeak, Roque zirikatu du Kid Botijaren kontra borruka egin dezan.

WIKIPEDIAtik hartua

Galderak:

  1. Zer gertatzen da eszenan?
  2. Zein Sistema Metriko erabiltzen dugu Euskal Herrian?
      • Entzun duzu inoiz, kilogramoaz aparte, pisuak neurtzeko beste neurririk?
      • Ezagutzen duzu beste Sistema Metrikorik?
  3. Aurkitu al duzu hizkuntzazko gaizkiulerturik eszenan zehar?
  4. Bukatzeko
      • Zenbat kilo ditu libera batek?
      • Zenbat kilo pisatzen ditu Roquek?