Ehunekoak, kopuru baten igoera edo jaitsiera adierazteko ere erabiltzen dira sarri.
EHUNEKO IGOERAK
Demagun Teneriferako hegazkin-txartel batek 140 € balio zuela asteartean eta egun bat geroago, prezioa %15 garestiagoa zela. Zenbat balio zuen asteazkenean? Horrelako galderei erantzuteko bi modu daude:
Igo den kopurua 140 €-ren %15 da, hain zuzen, 140 · 15/100 = 21 €. Hortaz, asteazkenean zuen prezioa, 140 € + 21 € = 161 € zen.
Prezioa %
Asteartean 140 100
Asteazkenean x 115 = %100 + %15
Ondorioz, 140 / x = 100 / 115 → 140 · 115 = 100 · x → 16.100 = 100 x → x = 16.100 / 100 = 161 €.
EHUNEKO JAITSIERAK
Demagun arropa denda batean jantzi batek 140 € balio zuela baina beherapenetan prezioa %15 merketu dela. Zenbat balio du orain? Horrelako galderei erantzuteko bi modu daude:
Jaitsi den kopurua 140 €-ren %15 da, hain zuzen, 140 · 15/100 = 21 €. Hortaz, asteazkenean zuen prezioa, 140 € - 21 € = 119 € zen.
Prezioa %
Lehen 140 100
Orain x 85 = %100 - %15
Ondorioz, 140 / x = 100 / 85 → 140 · 85 = 100 · x → 11.900 = 100 x → x = 11.900 / 100 = 119 €.