Teoria

ZER DIRA?

Zenbaki hamartarrak, 3'762 bezalakoak alegia, zenbaki osoek ematen duten zehaztasun handiagoa adierazteko erabiltzen dira.

Zenbaki osoetan bezala, zenbaki hamartar bateko digituak hartzen duen posizioaren araberako balioa dauka. Komaren ezkerraldeko zenbakiak batekoak, hamarrekoak, ehunekoak eta abar dira; zenbaki osoekin bezala. Ondoko taulan posizio hamartar bakoitzari dagokion izenak agertzen dira:

Ohartu komaren eskumaldean zeroak gehitzeak ez duela gure zenbaki hamartarra aldatzen.

Adibidez: 3'743 edo 3'74300 gauza bera dira

HAMARTARRAK BATZEN ETA KENTZEN

Zenbaki hamartarrak batzeko edo kentzeko, koma guztiak lerrokatzen ditugu eta gero baturaren edo kenduraren arauak jarraituz eragitek egiten ditugu, emaitzan koma hamartarra dagoen lekuan kokatuz.

Zenbaki batek besteak baino hamartar gehiago dituenean 0ak gehitzen dizkiogu eskumara eta honela eragiketak egin daitezke.

Adibidez: 43.67 + 2.3

      1. Lerrokatu koma eta gehitu bigarren balioari 0ak, hamarrena eta ehunena lerrokatuta geratu arte.
      2. Batu.

Adibidez: 57.8 – 8.06

      1. Lerrokatu komak
      2. Gehitu zeroak
      3. Kendu

HAMARTARRAK BIDERKATZEN

Hamartarrak biderkatzea zenbakiak biderkatzea bezala da. Baina kontuan izan behar den gauza bakarra ondokoa da: koma eta gero zenbat hamartar dauden. Honela behin biderketa egindakoan hamartar kopuru hori beste mugituko dugu emaitzan hamartarren koma.

Adibidez: Biderkatu 23.56 x 34.1

HAMARTARRAK ZATITZEN

Zatiketa egiteko orduan, beti bezala hasiko gara komara heldu arte. Behin bertan gaudenean, koma kokatu emaitzean eta aurrera jarraituko dugu.

Arazoa, zatitzailean komadun zenbaki bat daukagunean dator. Horretarako lehenengo eta behin bai zatitzailea eta bai izendatzailea 10z biderkatuko dugu behin eta berriz zatitzailean zenbaki osoa bilakatu arte. Behin egoera horretan gaudela zatiketa beti bezala egingo dugu.

Adibidez: Zatitu 235:6 ehunenetara arte

ZATIKIAK HAMARTAR ERAN IDAZTEN

Zatiketa egitearekin besterik gabe lortzen da nahi duguna.

Adibidez:

13/4 = 13 ÷ 4 = 3.25