Sistema Metriko Hamartarrak metroa, litroa eta gramoa bezalako unitateak erabiltzen ditu luzera, likidoen edukiera eta masa neurtzeko.
Sistema hamartarra deitzen da 10en berreketetan oinarritzen delako. Adibidez, luzerarako neurri ezberdinak existitzen dira: kilometroa, metroa, dezimetroa, zentimetroa eta milimetroa. Eta neurri batetik bestera pasatzeko, 10en berreketak erabilitzen dira. Esaterako, metroa zentimetroa baino 100 aldiz (102 ) handiagoa da. Kilometroa, berriz, milimetroa baino 1.000.000 aldiz (106 ) handiagoa .
Beheko taulak Sistema Metriko Hamartarraren oinarrizko unitateak adierazten ditu. Konturatu, unitate metriko guztiak oinarrizko unitateetan oinarritzen direla: metroa, gramoa eta litroa.
Sistema Metrikoan, luzeraren oinarrizko unitatea metroa da. Hasiera batean, 1793an, horrela definitu zen: Ipar Polotik meriadiano bat jarraituz Ekuatoreraino dagoen distantziaren hamar milioirena (1/10.000.000); hala ere, gaur egun beste definizio zehatzago bat dauka. Masaren oinarrizko unitatea, berriz, gramoa da. Azkenik, bolumenaren oinarrizko unitatea litroa da.
Pala baten kirtenak metro bateko luzera du, gutxi gora-behera.
Esne brik batean litro bat esne egon ohi da.
Clip baten masa gramo batekoa da ia-ia.
Esan bezala, Sistema Metrikoa 10en berreketetan oinarritzen da. Honek esan nahi du, ondoz-ondoko unitate bakoitza 10 aldiz handiagoa ala txikiagoa dela.
Neurri unitateen izenak sortzerakoan aurrizki grekoak erabiltzen dira. Unitatea zein handia edo txikia den esateko aurrizkiari begiratuko diogu. Unitatea luzera, masa ala bolumena neurtzen dabilen ikusteko ordea, oinarriari begiratuko diogu.
Taula hau erabiliz, ondokoa ikus dezakegu:
Hona hemen masa neurtzeko erabiltzen diren unitate guztiak gramotan adierazita. Konturatu, azken finean, koma mugitzea besterik ez dela egin beharrekoa.
Sistema Metrikoan aurrizkiak aldatzen ez direnez, luzerarako edo bolumenerako izen antzekoak sor daitezke. Hau da, aurrizkiaren esanahia ez da aldatzen luzera (metro), masa (gramo) ala bolumena (litro) unitateak lotzen badizkiogu ere.
Luzera neurtzeko unitatea METROA da, baina ala ere badaude beste unitate batzuk:
Kantitate bat unitate batetik bestera igarotzeko ondokoa egin behar da:
Masa neurtzeko unitatea GRAMOA da, ala ere existitzen dira beste unitate batzuk:
Kantitate bat unitate batetik bestera igarotzeko ondokoa egin behar da:
LITROA da edukiera neurriaren unitatea.
Kantitate bat unitate batetik bestera igarotzeko ondokoa egin behar da:
Gainazalak neurtzeko, METRO KOADROA da.
Kantitate bat unitate batetik bestera igarotzeko ondokoa egin behar da:
Gainazala oso handiei buruz hitz egiten denean (esaterako, nekazal lursailak, mendi-azalerak...), beste unitate batzuk erabiltzen ditugu: areak.
Area bat 100 m2 dira. Area baino gehiago, hektarea erabiltzen da: 100 area hektarea bat da, hau da, 10.000 m2.
Konparazio bat egiteko, futbol zelai baten azalera hektarea batekoa da, gutxi-gora behera.
Bolumena neurtzeko erabiliena den unitatea METRO KUBIKOA da.
Kantitate bat unitate batetik bestera igarotzeko ondokoa egin behar da:
Edukiera eta bolumenaren arteko baliokidetasuna honako hau da: 1 litro = 1 dezimetro kubiko
Orain, nola erlazionatzen dira aurreko bi magnitudeak masarekin? Horretarako ur destilatua erabiltzen da, hau da, H2O purua (mineralik, metalik etabar disolbaturik ez duena). Baldintza horietan, litro bat urek duen masa kg batekoa da: 1 litro ur destilatu = 1 kg.